Futbola
EURO 2016
Erredakzioa
Belgikarrek 4-0 irabazi diote Hungariari Eurokopako final-laurdenetan eta Gales izango dute aurkari hurrengo fasean.
Belgikako jokalariak Hungariaren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Belgikak 2016ko Eurokopako final-laurdenetarako txartela lortu du, Hungariari 4-0 irabazita. Belgikako selekzioak Gales izango du aurkari hurrengo fasean, eta partida horretatik aterako da finalerdiak jokatuko dituzten lau taldeetako bat.
Alderweireldek sartu du 1-0ekoa, 10. minutuan. Lehen zatian, nagusi izan da Belgika, baina gol bakarreko aldearekin iritsi dira belgikarrak atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran, Hungariak joko ona egin eta abaguneak sortu ditu, baina Courtois atezainak ezerezean utzi ditu hungariarren abagune guztiak. Belgikak 77. minutuan sartu du bigarren gola, Batshuayiren bitartez (2-0), eta partida erabakita zegoenean biribildu du Belgikak garaipena, Hazarden (3-0) eta Ferreira Carrascoren (4-0) golekin.
Fitxa teknikoa:
0 - Hungaria: Kiraly, Lang, Guzmics, Juhász (Bode, 76. min), Kadar; Lovrencsics, Nagy, Gera (Elek, 46. min), Dzsudzsak; Pinter (Nikolics, 75. min); Szalai.
4 - Belgika: Courtois; Meunier, Alderweireld, Vermaelen, Vertonghen; Nainggolan, Witsel; De Bruyne; Mertens (Carrasco, 70. min), Lukaku (Batshuayi, 76. min), Hazard (Fellaini, 81. min).
Golak: 0-1, 10. min: Alderweireld. 0-2, 78. min: Batshuayi. 0-3, 80. min: Hazard. 0-4, 91. min: Carrasco.
Epailea: Milorad Mazic (Serbia).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa