13:46

Futbola

Zozketa

Portugalete-Alaves, Reus-Reala, Ebro-Osasuna eta Pontevedra-Eibar, Errege Kopako bigarren kanporaketan

EITB

Neurketak abenduaren 2an, 3an eta 4an jokatuko dituzte, eta kanporaketak partida bakarrean erabakiko dira.

  • Partidak abenduaren 2an, 3an eta 4an jokatuko dituzte. Argazkia: Europa Press.

    Partidak abenduaren 2an, 3an eta 4an jokatuko dituzte. Argazkia: Europa Press.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2025-2026ko denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketan, euskal taldeei dagokienez, partida hauek izango dira: Portugalete-Alaves, Reus-Reala, Ebro-Osasuna eta Pontevedra-Eibar. Hala zehaztu du Madrilen asteartean egin duten zozketak; neurketak abenduaren 2an, 3an eta 4an jokatuko dituzte, eta kanporaketak partida bakarrean erabakiko dira.

Hala, 3. RFEF mailako Portugaletek Alavesen aurka jokatuko du, Floridan, Kopako beste derbi batean; Reala 2. RFEFeko Reusen zelaian arituko da; Osasunak 2. RFEFen dabilen Ebroren etxean izango du partida; eta Eibarrek 1. RFEFeko Pontevedra izango du aurkari, etxetik kanpo.

Honako hauek dira partida guztiak:

Portugalete (3. RFEF) - Alaves (1. maila)

CD Extremadura (2. RFEF) - Sevilla (1. maila)

CD Ebro (2. RFEF) - Osasuna (1. maila)

Torrent (2. RFEF) - Betis (1. maila)

Navalcarnero (2. RFEF) - Getafe (1. maila)

Numantzia (2. RFEF) - Mallorca (1. maila)

Sant Andreu (2. RFEF) - Celta (1. maila)

Reus (2. RFEF) - Reala (1. maila)

Quintanar del Rey (2. RFEF) - Elx (1. maila)

Atletico Antoniano (2. RFEF) - Vila-real (1. maila)

Real Avila (2. RFEF) - Rayo Vallecano (1. maila)

Atletico Baleares (2. RFEF) - Espanyol (1. maila)

Ourense (1. RFEF) - Girona (1. maila)

Racing Club Ferrol (1. RFEF) - Huesca (2. maila)

Talavera (1. RFEF) - Malaga (2. maila)

Guadalajara (1. RFEF) - Ceuta (2. maila)

Tenerife (1. RFEF) - Granada (2. maila)

Sabadell (1. RFEF) - Deportivo La Coruña (2. maila)

Cartagena (1. RFEF) - Valentzia (1. maila)

Pontevedra (1. RFEF) - Eibar (2. maila)

Ponferradina (1. RFEF) - Real Racing Club Santander (2. maila)

Real Murtzia (1. RFEF) - Cadiz (2. maila)

Eldense (1. RFEF) - Almeria (2. maila)

Mirandes (2.maila) - Sporting Gijón (2. maila)

CyD Leonesa (2. maila) - Andorra (2. maila)

Zaragoza (2. maila) - Burgos (2. maila)

Leganes (2. maila) - Albacete (2. maila)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena