15:52

Futbola

F Moeve Liga

Reala gailendu da Ipuruan, Edna Imaderen eskutik (0-3)

G. P. A. | EITB

Eibarrek ondo eutsi dio Realari lehen zatian, baina Ednak partida erabakita utzi du atsedenaldiaren ostean, bi gol sartuta. Hirugarrena Lavogezek egin du, neurketaren azken minutuan.

1:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 0-3 irabazi dio Eibarri Ipuruan, Edna Imadek (2) eta Claire Lavogezek bigarren zatian sartutako golei esker. Talde txuri-urdina nagusitasun handiz gailendu da, eta armaginek ez dute aukerarik izan etxeko bolada txarrari amaiera emateko: liga hasi zenetik ez dute Ipuruan garaipenik lortu. 

Lehen zatian, Donostiako taldeak izan du ekimena, baina Eibarrek ondo eutsi dio, eta golik egin gabe joan dira bi taldeak atsedenaldian aldageletara. 

Bigarren zatia hasi eta minutu gutxira, Alimata Belemek eskuarekin jo du baloia area barruan, Intzak egindako jaurtiketa gelditzeko, eta epaileak penaltia adierazi du, jokaldia VARean berrikusi eta gero. Ednak hartu du penaltia boatzeko ardura, eta ez du hutsik egin: 0-1. 

Realaren bigarren gola ere aurrelari nigeriarrak sartu du, 72. minutuan, korner batean, baloia burukada indartsu batekin sarera bidalita. Gol horrek min handia egin dio Eibarri, eta etsita jokatu du norgehiagokaren azken txanpa. 

Hain justu ere, partidako azken minutuan iritsi da txuri-urdinen hirugarren eta azken gola. Lavogezek sartu du, Ednak egindako jokaldi on bat baliatuta. 

Horrenbestez, Realak sailkapenaren goialdean jarraitzen du, bigarren tokian, Bartzelonaren atzetik, eta, oraingoz, Atleticoren aurretik. Eibar, ostera, jaitsiera postuetatik hiru puntura dago.  

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena