21:44

Osasuna

LESIOA

Kike Barjak hautsita dauka lotailu gurutzatua, eta agur esan dio denboraldiari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Futbolari nafarrak min hartu zuen astelehenean, Alavesen aurka jokatutako partidan.

  • Kike Barja, aurreko denboraldian jokatutako lehia batean. Argazkia: EFE

    Kike Barja, aurreko denboraldian jokatutako lehia batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kike Barja Osasunako erdilariak haustura du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, talde nafarrak astearte honetan baieztatu duenez. Noiango jokalaria astelehenean Deportivo Alavesen aurka (1-0) Sadarren jokatu zuen EA Sports Ligako partidan lesionatu zen, eta ebakuntza egin beharko diote.

Barjak 8. minutuan hartu zuen min, keinu txar baten ostean, eta, hasiera batean jokatzen jarraitu bazuen ere, Moi Gomezek atera behar izan zuen haren ordez minutu batzuk geroago.

Horrenbestez, aurreikuspenik okerrenak bete dira, eta 6 eta 8 hilabete arte eman beharko du zelaietara bueltatu gabe. 2019an jasandako lesio bera da nafarrak pairatzen duena.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena