Osasuna
LESIOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Klubak aurrelari argentinarraren lesioa baieztatu du, eta osatzeko epea bi aste eta hilabete artekoa izan ohi da.
Chimy Avila gol bat ospatzen. Artxiboko irudia: EFE
Osasunak baieztatu duenez, Chimy Avilak lesioa du ezker hankako soleoan, eta horrek zalantzan jartzen du argentinarraren parte hartzea Athleticen aurkako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan.
Apirilaren 4an Osasunak lehoiei bisita egingo die maiatzaren 6ko Sevillako finalean postua lortzeko asmoz. Bi aste falta dira nafarrek San Mames bisitatzeko joaneko 1-0ekoa alde dutela. Finalera pasatzeko itxaropenak handiak dira Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldearentzat, baina bere golegile nagusia zalantza da kanporaketarako. Izan ere, horrelako lesioek 2 aste eta hilabete arteko errekuperazioa eskatzen dute.
Chimy Avilak ezin izan du taldearekin entrenatu Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten probek bere lesioa baieztatu ostean. Aurrelariak Vila-realen aurkako partidan hartu zuen min eta bilakaeraren zain geratu da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa