Osasuna
RETO IBERDROLA
EITB MEDIA
Kakun Mainzen taldeak 5-2 galdu du Bartzelona Bren aurka. Emaitza horrek eta aurkari zuzenen garaipenek gora egiteko aukerarik gabe utzi dute talde gorritxoa.
Jokalari gorritxo bat lur jota, Bartzelona Bren aurka galdu ostean. Argazkia: @CAOsasuna
Osasunaren emakumezkoen taldeak 5-2 galdu du igande honetan Bartzelona Bren aurka, eta Primera Iberdrolara igotzeko aukerarik gabe geratu da, Espanyol eta Levante Las Planas aurkariek irabazi egin baitituzte euren neurketak. Lehendabizikoek 3-2 irabazi diote CE Seagulli, eta bigarrenek 0-2 garaitu dute AEM SE Lleida, etxetik kanpo.
Horrela, Kakun Mainzek zuzentzen duen taldea bere multzoko lehen postua bereganatzeko aukerarik gabe iritsiko da azken jardunaldira.
Fitxa teknikoa:
Bartzelona B: Txell Font, Martina, Clara, M. Molina, Caño (A. Mingueza, 60. min), Ornella (Nina, 60. min), J. Bartel (Adriana, 83. min), María, Esther, Ona (L. Martret, 73. min), Rocío (L. Corrales, 73. min).
Osasuna Femenino: Maitane, Josune (Herrero, 82. min), Celia (Anita, 70. min), Miriam (Leyre, 63. min), María G. (Patri Zugasti, 46. min), Lorena, Iara, Mar Torras, Vilariño (María Blanco, 82. min), Aitana, Saioa.
Epailea: María Molina. Txartel horiak: M. Molin (Bartzelona B); Josune eta Leyre (Osasuna).
Golak: 1-0, 6. min: Rocío. 1-1, 11. min: Miriam. 2-1, 23. min: Esther. 3-1, 42. min: Ona. 3-2, 45. min: Iara. 4-2, 51. min: M. Molina. 5-2, 78. min: L. Corrales.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa