Osasuna
15. JARDUNALDIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jagoba Arrasateren jokalariek 17:30ean jokatuko dute abenduaren 22an Valentzian eta donostiarrek egun berean 19:45ean etxean.
Santander Ligako 15. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: Liga
LaLigak abenduaren 22 eta 23an jokatuko diren 15. jardunaldiko hainbat partidaren ordutegiak aldatu dituela informatu du. Orduak apur bat aurreratu egin dituzte.
Ondorioz, 22ko Valentzia-Sevilla eta Elx-Osasuna, eta 23ko Getafe-Celta, ordu erdi aurreratu dira eta, azkenean, 17:30ean jokatuko dira. Bestalde, 22ko Reala-Atletico eta Huesca-Levante, eta 23ko Real Madril-Granada, ordu laurden aurreratu dira eta, hortaz, 19:45ean jokatuko dira.
SANTANDER LIGAKO 15. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK
Asteartea 22:
Valentzia - Sevilla 17:30
Elx - Osasuna 17:30
Huesca - Levante 19:45
Reala - Atletico 19:45
Valladolid - Bartzelona 22:00
Vila-real - Athletic 22:00
Asteazkena 23:
Getafe - Celta 17:30
Real Madril - Granada 19:45
Alaves - Eibar 22:00
Betis - Cadiz 22:00
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa