14:02

Osasuna

Prestakuntza aurrera doa

Taldekako entrenamenduekin hasi da Osasuna

eitb.eus

Berederatzi jokalariko taldeak egin dituzte asteko lehen lan-saioan.

  • Taxoare

    Taxoare

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Club Atletico Osasuna taldeak beste aurrerapauso bat eman du prestakuntza berezi honetan. Taldekako entrenamenduekin hasi dira gorritxoak Taxoaren, aurreko saio guztiak bakarkakoak izan eta gero.

Jagoba Arrasateren mutilek baloiarekin ariketa ezberdinak egiteko aukera izan dute, hala nola paretak. Gaur, lehen ordu erdian, prebentzio- eta aktibazio-jarduera bat egin dute, eta, ondoren, taldeka jarri dira. Chimy Avilak bakarka jarraitzen du bere errekuperazio-lana.

Lehen taldea 09:30ean heldu da, eta, bertan, Ruben, Nacho Vidal, David Garcia, Herrando, Iñigo Perez, Javi Martinez, R. Torres, Jose Arnaiz eta Enric Gallego izan dira.

Gero, 09:45ean, bigarren taldea hasi da lanean, Juan Perez, Iñaki Alvarez, Unai Garcia, Raul Navas, Lato, Moncayola, Darko, Kike Barja eta Adrianekin, eta, azkenik, 10:30ean, S. Herrera, Roncaglia, Aridane, Estupiñan, Oier, Fran Mérida, Ruben Garcia, Rober Ibañez eta M. Cardona elkarrekin hasi dira lanean.

Talde horiek aste osoan mantenduko dira, eta Jagoba Arrasate intentsitatea handituz joango da poliki-poliki.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena