Osasuna
Fitxaketak
Erredakzioa
Luis Sabalza presidenteak hala baieztatu du Radio Euskadin. Osasunak 2,5 milioi euro ordainduko dizkio Bartzelonari Cardonagatik, eta Estupiñan utzita iritsiko da Watfordetik.
Pervis Etupiñan, Fede Cartabiarekin batera Deportivo-Mallorca partidan. Argazkia: EFE
Osasunak lanean jarraitzen du 2019-2020 denboraldirako taldea osatzeko. Astelehen honetan, Luis Sabalza presidenteak Radio Euskadin baieztatu du, talde gorritxoak Marc Cardona eta Pervis Estupiñan jokalariak fitxatu dituela.
Marc Cardonaren kasuan, Osasunak 2,5 milioi euro ordainduko dizkio Bartzelonari aurrelaria fitxatzeko. Pervis Estupiñan, aldiz, utzita helduko da Ingalaterrako Watford taldetik.
Cardona Eibarren egon da iragan denboraldian, eta 19 partida jokatu ditu: 17 Ligan, hiru gol sartuta, eta 2 Errege Kopan (golik sartu gabe). Estupiñanek, ordea, Bigarren Mailako Mallorcan jokatu du, eta Lehen Mailara igotzea lortu du. Ekuadorreko futbolariak 25 partida jokatu ditu Mallorcarekin, 19 ligan (3 gol), play-offetako lau neurketa, eta Errege Kopako bi norgehiagoka.
Avila fitxatu nahi dute
Luis Sabalzak gaineratu duenez, Osasunak Chimy Avila ere fitxatu nahi du. Iragan denboraldian Huescan maila ona eman zuen, eta talde gorritxoak interes handia du. Presidenteak, ez du argitu Xiscorekin zer gertatuko den.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa