Osasuna
Kontratu amaiera
Erredakzioa
Miguel Olavideri kontratua amaitzen zaio ekainaren 30ean, eta klubak ez dio egin berritzeko eskaintzarik.
Miguel Olavide. Argazkia: @CAOsasuna
Miguel Olavidek ez du Osasunan jarraituko datorren denboraldian. Nafarroako jokalariari kontratua amaitzen zaio ekainaren 30ean, eta klubak ez dio egin berritzeko eskaintzarik. Olavidek lau denboraldi eman ditu lehen taldean, eta bat Sevilla Atleticon, utzita.
2014ko azaroaren 15ean egin zuen debuta Ponferradinaren aurkako partidan. Ordutik, 70 neurketa jokatu ditu Osasunaren lehen taldearekin, eta bi gol sartu ditu; Mirandesen aurka Errege Kopan, eta, Mestallan Valentziaren kontra Lehen Mailan. Lehen Mailara bi aldiz igo da talde gorritxoarekin.
Osasunak ez dio kontratua berritzeko eskaintzarik egin Olavideri, baina eskerrak eman nahi izan dizkio klubean eman duen denboran azaldu duen profesionaltasunagatik.
Hurrengo zuzenekoak
| 08 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 08 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz |
| 08 | 22:15 - 23:45 | ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar