21:49

Osasuna

Kontratu-berritzea

David Garciak kontratua berritu du Osasunarekin, 2021era arte

Erredakzioa

Iberoko jokalariak kontratu-berritzea sinatu du klubarekin, 2021. urteko ekainaren 30era arte. Hamar milioi euroko etete-klausula izango du.

  • David Garcia. Argazkia: EFE

    David Garcia, Osasuna-Las Palmas partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Garciak kontratua berritu du Osasunarekin. 2021. urteko ekainaren 30era arte. Iberoko jokalariak, hamar milioi euroko etete-klausula izango du. Aurreko kontratua 2020ko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion.

Garciak 24 urte ditu, eta Iberokoa da. Bosgarren denboraldia jokatu du aurten Osasunaren lehen taldean. Bederatzi urte zituenean heldu zen talde gorritxoaren harrobira. Bigarren B Mailan, 16 urterekin egin zuen debuta Osasuna Promesas taldearekin, eta 20 urterekin hasi zen lehen taldean jokatzen. 2014ko abuztuaren 30ean egin zuen debuta Lehen Mailan, Zaragozaren aurka Romaredan, Jan Urban entrenatzailea zelarik. Taldeak zailtasunak izan zituen mailari eusteko, eta David Garcia oso garrantzitsua izan zen salbazioa lortzerakoan, golak sartu baitzituen Recreativoren aurka azken-aurreko jardunaldian, eta Sabadellen aurka azken jardunaldiko neurketan.

2015-2016 denboraldian, hasierako hamaikakoetan ohikoa bihurtu zen David Garcia. Lehen Mailan debuta egin zuen urtea ez zen ona izan Garciarentzat, belauneko lesio larria izan baitzuen, eta hilabete batzuk egon baitzen jokatu ezinda. 2017-2018 denboraldian, neguko merkatuan utzita joan zen Cultural Leonesara. Ondoren, Osasunara bueltatu zen, eta denboraldi honetan 28 partida jokatu ditu Bigarren Mailan.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena