Osasuna
0-1
Erredakzioa
Partida oso parekatua izan da, baina 77.minutuan Christian Santosek penaltiz sartutako golak erabaki du norgehiagoka Arabako taldearen alde.
Alavesek 0-1 irabazi dio Osasunari. Argazkia: EFE
Alavesek garaipena lortu du Osasunaren aurka (0-1) Sadarren jokatu den euskal derbian eta oso garrantzitsuak diren hiru puntu eskuratu ditu. Osasuna jaitsiera postuetan iritsi da Ligako geldialdira.
Arabako taldea izan da nagusi lehen zatian eta abagune onenak izan ditu. Norgehiagokako bigarren minutuan Nauzet atezainak goleko marratik atera du Toqueroren errematea. Alaveseko jokalariek gola izan dela eskatu dute, baina baloiak ez du marra guztiz gainditu. Osasunako atezainak lan eskerga izan du lehen 45 minutuetan eta 27. minutuan bisitarien beste gol bat eragotzi du De las Cuevasen erremateari erantzun bikaina emanda. Osasunak abagune argi bakarra izan du lehen zatian; korner baten bitartez izan da, eta Toquerok atera du atepetik Sergio Leonen errematea.
Bigarren zatian Osasuna erasokorrago zelairatu da, eta 49. minutuan markagailuan aurrea hartzeko aukera izan du. Pacheco atezainak, ordea, oso ondo desbideratu du Kenan Kodroren jaurtiketa. Abagune horren ostean partida guztiz parekatu da, eta bi taldeetako batek ere ez du baloiaren jabe izatea lortu, ezta abagune argirik izan ere. Baina norgehiagokako 75. minutuan Theo Hernandezek barnekaldi ona egin eta area barruan David Garciak falta egin dio. Epaileak Alavesen aldeko penaltia adierazi du, eta Christian Santosek ez du hamaika metroetatik huts egin (0-1). Azken minutuetan Osasunak erasora jo nahi izan du, baina Alavesek ondo eutsi die gorritxoen erasoaldiei. 88. minutuan Osasunako jokalariek penaltia eskatu dute; epaileak, ordea, ez du ezer adierazi. Honenbestez, Arabako taldeak eraman ditu hiru puntuak Sadarretik.
Fitxa teknikoa:
0 - Osasuna: Nauzet; Oier, David Garcia, Miguel Flaño, Unai Garcia, Alex Berenguer (Javi Alamo, m.87); Fausto Tienza (Jaime, m.77), Roberto Torres, De las Cuevas; Sergio Leon eta Kenan Kodro (Otegui, m.63).
1 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenia (Vigaray, m.71), Alexis, Feddal, Raul Garcia; Marcos Llorente, Dani Torres; Toquero (Espinoza, m.81), Camarasa (Krsticic, m.92), Theo; eta Santos.
Gola: 0-1, m.76: Santos, penaltiz.
Epailea: Ocon Arraiz.
ng>Ocon Arraiz.ng>Ocon Arraiz.Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa