Osasuna
Nafarroako Parlamentua
Erredakzioa
Zentzu horretan, Angel Vizcay Osasunako gerente ohiak egindako adierazpenak lehenbailehen argitzeko informazio espedientea zabaldu du Nafarroako Ogasunak.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Ekonomia eta Ogasun kontseilariek eta Foru Ogasuneko zuzendari nagusiek agerraldia egin beharko dute Nafarroako Parlamentuan. Angel Vizcay talde gorritxoko gerente ohiak esan bezala, Osasunan egiten ari zirena ezagutzen ote zuten azaldu beharko dute Ogasuneko arduradunek.
Gerente ohiak Futbol Liga Profesionalaren aurrean egindako adierazpenen arabera, partidetan iruzurra egiteko zuzendaritza gorritxoaren maniobren berri izan zuen Nafarroako Ogasunaren ikuskatzaile batek.
Horrela gauzak, Bilduk eta Arala-NaBaik premiazko agerraldiak eskatu dituzte. Gainerako talde parlamentarioek aho batez onartu dute eta gaiarekin kezkaturik azaldu dira.
Gainera, aste honetako saioan gaiaren inguruko galdera egingo dio Ezkerrak Gobernuari, eta Osasuna erreskatatzeko legeari buruz galdetuko dio Bilduk Exekutiboari. Erreskate legea UPNk, PSNk eta PPk babestu zuten.
Legearen onarpena eta epaitegietan ikertzen ari diren akusazioak bereizi nahi izan dituzte hiru alderdi horiek. Arauaren helburua Osasuna ez desagertzea eta taldeak zorrari aurre egin ahal izatea dela errepikatu dute UPNk, PSNK eta PPk.
Informazio espedientea zabaldu du
Ogasunak Bestalde, Osasunako gerente ohiak egindako adierazpenak lehenbailehen argitzeko informazio espedientea zabaldu du Nafarroako Ogasunak.
Espedientea zabaltzearekin batera, Osasunako gerente ohiari egindako elkarrizketaren kopia bat eskatuko dio Ogasunak LFPri, adierazpenen egiazkotasuna egiaztatzeko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa