21:01

Osasuna

Errege Kopa

Raul Garcia de Haroren hat-trickak eraman du Osasuna sailkatzera, Sant Jordi apalaren aurrean (0-5)

EITB Media

Budimirrek eta Kike Barjak gorritxoen garaipena borobildu dute Mallorcako talde apalaren aurka. Iker Benitok eta Mauro Echegoyenek, min hartuta, futbol-zelaia utzi behar izan dute.

3:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Raul Garcia de Haro Osasunako aurrelari kataluniarrak Sant Jordi talde xumearen aurka lortutako hirukoak Errege Kopako hurrengo kanporaketarako sailkapena bideratu du. Budimirrek gorritxoen laugarren gola egin du, eta Kike Barjak, bosgarrena, eta nafarren garaipena borobildu du.

Gorritxoei kosta egin zaie lehen zatian atea urratzea. Lehen gola ez da 34. minutura arte iritsi, Raul Garcia de Harok baloia sareetara bidali du penalti puntutik, nahiz eta atezainak norabidea asmatu eta baloia ukitzea lortu duen. Penalti argia izan da, eztabaidaezina, Custodio atzelariak aurretik eraman baitu Pedroarena.

Bigarren gola atsedenaldira heldu aurretik etorri da, 43. minutuan, berriro Raul Garcia de Harok Osambelaren pasea baliatuta egindako gol psikologikoa. Osasunako aurrelariak kontrola egin eta ezker hankarekin egin du errematea.

Atsedenaldiaren ostean, Raul Garcia de Harok hat-tricka eginda biribildu du partida, eta norgehiagoka erabakita utzi du 63. minutuan. Iker Benitoren pase bikaina aprobetxatu du aurrelari gorritxoak.

Ondoren, Sant Jordik 1-3koa egiteko abagune bakanen bat izan du, eta Iker Muñozek langa jo du, areaz kanpotik egindako jaurtiketa batean. Horrela, gorritxoek laugarren gola gertu izan dute. Neurketaren azken txanpan, 83. minutuan, Budimirrek egin du laugarren gol hori, eta Kike Barjak, bosgarrena, 86.an, jaurtiketa ikusgarri batekin.

Iker Benitok eta Mauro Echegoyenek, min hartuta, futbol-zelaia utzi behar izan dute.

- Fitxa teknikoa:

0 - Sant Jordi: Alejandro Coll (Xisco Verger, 83.m); Cameron Ramirez, Gary Ruiz, Josr Custodio (Alex Valiente, 53.m), Javi Font, Toms Gallardo; Tomeu Llinas (Caseiro, 53.m), Sergio Roque (Marc Olmedo, 67.m), Xisco Olmedo; Alex Pons (Caseiro, 67.m), Pedro Rodriguez.

5 - Osasuna: Aitor Fernandez, Iker Benito, Jon Garcia (Arroyo, 46.m), Jorge Herrando, Juan Cruz (Chasco, 61.m); Echegoyen (Budimir, 66.m), Iker Muñoz, Pedroarena (Torro, 61.m); Osambela, Raul Garcia (Ruben Garcia, 77.m), Kike Barja.

Golak: 0-1, 34.m, Raul Garcia (penaltiz), 0-2, 43.m, Raul Garcia; 0-3, 62.m, Raul Garcia; 0-4, 83.m, Budimir; 0-5, 86.m, Kike Barja.

Epailea: Miguel Angel Ortiz (Madrilgo batzordea). Ez du txartelik atera.

2.000 ikusle izan dira Son Malferit futbol-zelaian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena