Munduko Txapelketa
MULTZOEN FASEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Horrela, Suitzak A Multzoko lidergoa lortu du Zeelanda Berriaren aurka berdinduta, final-zortzirenetara aurreratuz Norvegiarekin batera, Filipinak 6-0 jipoitu ondoren.
Suitzako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Suitzako futbol selekzioak golik gabe berdindu du igande honetan Zeelanda Berriko selekzioarekin, eta A multzoko lidergoa lortu du emakumezkoen Munduko Txapelketan, Australian eta Zeelanda Berrian, final-zortzirenetara aurreratuz Norvegiarekin batera, Filipinak jipoitu duena (6-0).
Dunedin Estadioan, txapelketa honetako koanfitrioiek gola sartzeko aukerarik onenak izan dituzte. Jacqui Handek berak ere bolea on bat bidali du zutoinera. Azken txistua jo arte tematuta egon arren, Zeelanda Berriko taldeak ez du saririk aurkitu eta, hirugarren postuarekin, txapelketatik kanpo geratu da (4 puntu).
Hirugarren eta azken jardunaldiaren ondoren, Suitzak multzoko lidergoa hartu du (5 puntu) eta aurrera egin du kanporaketan. Final-zortzirenetan Norvegia ere egongo da (4 puntu), sei gol sartu baitizkie Filipinei Aucklandeko Eden Parken. Sophie Roman Haugen 'hat-trick' batek bideratu du emaitza, Caroline Graham Hansenen beste gol batekin, Guro Reitenek eraldatutako penalti batekin eta Alicia Barkerren autogol batekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa