01:05

Munduko Txapelketa

Qatar 2022

Frantziak irabazi egin dio Marokori, eta Argentina izango du aurkari Munduko Txapelketako finalean

EITB Media

Frantziako selekzioak Qatarko Munduko Txapelketako finalerako txartela lortu du, finalerdietan Maroko mendean hartuta (2-0). Theo Hernandez eta Kolo Muani izan dira neurketako golegileak.

  • Frantzia

    Frantziako selekzioko jokalariak Marokoren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziak irabazi egin dio Marokori 2-0eko emaitzarekin asteazken honetan (abenduak 24) Qatarko Munduko Txapelketako finalerdietako partida. Ondorioz, Frantziako selekzioak finala jokatuko du Argentinaren kontra, abenduaren 18an,

Finalerdia bikain hasi da Frantziarentzat, bosgarren minutuan Theo Hernandezek gola sartu (1-0) baitu. Marokok huts egin du defentsan; El Yamiqek irrist egin du area barruan, Hakimik ez du baloia aldentzea lortu, eta Theo Hernandezek Bono atezaina gainditu du erremate akrobatikoarekin.

Frantziarren golak Marokoren hasierako planteamendua pikutara bidali du. Afrikako taldeak erasora jo behar izan du txapelketan zehar lehen aldiz, eta aurkaria atzean sartzea lortu du. Hala ere, frantziarrek abantaila handitzeko abaguneak izan dituzte atsedenaldira iritsi aurretik; Giroudek, ordea, gola sartzeko aukera argia alferrik galdu du, eta, ondoren, El Yamiqek desbideratu egin du Mbapperen jaurtiketa.

Marokok ere izan du lehia berdintzeko aukera aldageletara joan aurretik, baina El Yamiqek txilenaz egin duen erremateak zutoina jo du, eta ez da Lloris atezainak babestutako atean sartu.

Bigarren zatian erasokor jokatu du Marokok. Frantziak sufritu egin behar izan du. En-Nesyri saiatu da, baina ez da gai izan aurkariaren atea zulatzeko. Ounahik egin duen errematea kanpora joan da Ziyechen pasea jaso ostean, eta Hakimik ere gertu izan du gola, baina ezin sartu.

Marcus Thuram zelairatu denean hartu du arnasa selekzio frantziarrak, nahiz eta gola ez den 79.minutura arte heldu; orduan jarri du 2-0ekoa markagailuan Kolo Muanik, Mbapperen pasea jaso, eta baloia atean sartuta.

Amaierara arte saiatzen jarraitu du Marokok, eta izan du desabantaila murrizteko aukera luzapenean, baina Frantziako defentsak baloia aldendu dute atepetik. Azkenean, Frantziaren garaipena (2-0).

Fitxa teknikoa:

2- Frantzia: Lloris; Kounde, Varane, Konate, Theo Hernandez; Tchouameni, Fofana; Griezmann; Dembele (Kolo Mouani, 78. min), Giroud (Thuram, 6. min5), Mbappe.

0- Maroko: Bono; Hakimi, El Yamiq, Dari, Saiss (Amallah, 21. min), Mazraoui; Ziyech, Ounahi, Amrabat, Boufal (Aboukhlal, 66. min); En Nesyri (Hamdallah, 66. min).

Golak: 1-0, 5. min: Theo Hernandez; 2-0, 78. min: Kolo Mouani.

Epailea: Cesar Ramos (MEX). Txartel horia atera dio Boufal (27. min) Marokoko jokalariari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa)
    27 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena