17:06

Munduko Txapelketa

QATAR 2022

Marokok ezustekoa eman du Belgikari irabazita (0-2)

A. B. R | EITB MEDIA

Sabirik eta Aboukhlalek bigarren zatian sartutako golek hiru puntuak eman dizkiote Afrikako selekzioari. Horrela, Munduko Txapelketan zuten 24 urteko garaipen lehorteari bukaera eman diote morokoarrek.

  • Zakaria Aboukhlal

    Zakaria Aboukhlal gola ospatuz. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marokoko selekzioak Belgikari irabazi dio (0-2) F Multzoko bigarren jardunaldian. Sabiri eta Aboukhlalek izan dira golegileak. Gaurkoa da, Marokok Munduko Txapelketetan azken 24 urteetan lortutako lehen garaipena.

Intentsitate eta tentsio handiko norgehiagoka izan da hasieratik. Bi selekzioak gogortasunez aritu dira bizia izan den partidan. Belgikarrak hobeto zelairatu dira, eta bi gol aukera izan dituzte lehen bost minututan: Batsuhayiren errematea Munir atezainak gelditu du, eta Witselen burukada kanpora joan da. Hasierako ikara gaindituta, talde afrikarrak partida orekatu du, baloiaren jabetza berreskuratuta eta "deabru gorrien" erasoak hobeto defendatuta.

Lehen zatiko azken jokaldian VARak gola baliogabetu dio Marokori: Hakim Ziyechen erdiraketa itxia ate barruan sartu da, baina Saiss taldekidea jokoz kanpo egon da baloiaren bila joateko ahalegina egin duenean. Horrela iritsi da partida atsedenaldira.

Bigarren zatian bi taldeek izan dituzte abagune argiak. 51. mintuan Hazard egon da gola egitetik gertu: jokaldi ona egin eta gero, ezkerkada bortitza atera du, baina Munirrek kornerrera bidali du baloia. Handik gutxira, afrikarrek izan dute aukera: Boufalek Meunier defentsa atzean utzi, jaurtiketa atera du abilezia handiarekin, eta baloia kanpora joan da zutoina urratuta.

73. minutuan Sabirik baliogabetutako golaren jokaldia errepikatu du, baina oraingoan markagailura igo da: kornerretik gertu ateratako falta itxi egin da, Courtois atezaina ez da fin ibili baloia gelditzeko garaian, eta Marokok gola egin du (0-1).

Azken minutuetan, belgikarren gola sartzeko beharrak aurrera joatera bultzatu die. Horrela, kontraeraso baten, Marokoren bigarrena iritsi da: Hakim Ziyech area barruan sartu da, Aboukhlali pasea eman dio, eta, honek, bigarrena egin du (0-2) erremate apartarekin. 

Partida hau irabazita 4 punturekin dago Maroko F Multzoko sailkapenean. Belgika, aldiz, hirurekin geratzen da, eta sailkapena zaildu zaio.

Fitxa teknikoa:

0- Belgika: Courtois; Castagne, Alderweireld, Vertonghen; Meunier (Lukaku, 81.min), Witsel, Onana (Tielemans, 60.min), T.Hazard (Trossard, 75.min); De Bruyne, E.Hazard (Mertens, 60.min) eta Batshuayi (De Ketelaere, 75.min).

2- Moroko: Munir; Achraf Hakimi (Attiat-Allah, 68.min), Saiss, Aguerd, Mazraoui; Amrabat, Amallah (Sabiri, 68.min), Ounahi (El Yamiq, 78.min); Boufal (Aboukhlal, 73.min), Ziyech eta En-Nesyri (Hamdallah, 73.min).

Golak: 0-1, 73.min: Sabiri. 0-2, 92.min: Aboukhlal.

Epailea: Cesar Arturo Ramos (MEX). Txartel horiak: Amadou Onana (29.min) eta Abdelhamid Sabiri (95.min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 Zuzenean 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena