13:46

Munduko Txapelketa

QATAR 2022

Costa Ricak sufritutako garaipena lortu du Japoniaren aurka (0-1)

A. B. R | EITB MEDIA

Fullerrek 80. minutuan sartutako golak garaipena eman dio Erdialdeko Amerikako taldeari. Partida irabazita, bete-beetan sartu da Costa Rica E Multzoan aurrera egiteko lehian. Japoniarrei, ordea, ihes egin die sailkapena bideratzeko aukera paregabeak.

  • Costa Ricako jokalariak

    Costa Ricako jokalariak garaipena ospatuz. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Costa Ricako selekzioak Japonia garaitu du (0-1) E Multzoko bigarren jardunaldiko norgehiagokan. Fullerrek 80. minutuan sartutako golari esker, Erdialdeko Amerikako taldea sailkatzeko aukerekin helduko da azken jardunaldira. Japoniarrek ere, azken egunean izango dute jokoan final-zortzirenetarako txartela.

Norgehiagoka orekatuta hasi da, inoren aginte argirik gabe. Costarricarrek sendotasun handia erakutsi dute, japoniarren joko bizia guztiz itzaliz. Costa Ricak beste itxura bat eman du Espainiaren aurkakoarekin alderatuta. Costarricarren planteamenduaren eta japoniarren ezintasunaren artean, partida itxia ikusi da lehen zatian.

Lehenengo 45 minutuetako abagune bakarra asiarrek izan dute 13. minutuan: Ritsu Doan eskuin hegaleko jokalariak erdiraketa arriskutsua jarri du, baloia area txikitik igaro da, baina ez da taldekiderik iritsi. 

Bigarren zatiaren hasiera zeharo ezberdina izan da. Japoniak aurrerapausoa eman, eta lehen bi minutuetan hiru jaurtiketa egin ditu; Keylor Navasek, ordea, ondo erantzun die guztiei.

Costa Rica gero eta atzerago defendatzen hasi da. Japonia, aldiz, ausart azaldu da eta Moriyasu entrenatzaileak erasoko jokalariak sartu ditu bata besteren atzetik.

Aldaketek ez dute espero zitekeen erantzuna eman, eta hamar minutu falta zirenean iritsi da ezustekoa: Fuller atzelariak baloia jaso du area ertzean, ezkerrarekin jaurtiketa egin, eta costarricarrek gola sartu dute (0-1) Gonda atezainaren hutsa baliatuta. Costa Ricac Munduko Txapelketan hiru zutoinen arten egindako lehen jaurtiketaren bidez lortu du garaipenaren gola.

Azken txanpan japoniarrek dena eman dute puntua urratzeko. 88. minutuan aukera paregabea izan dute asiarrek partida berdintzeko: Mitomak bakarkako jokaldi bikaina egin eta erdiraketa atera du ezkerretik, baina Kamadaren errematea Keylor Navasek gelditu du. Horrela gauzak, Costa Ricak estreineko hiru puntuak bildu ditu Qatarreko Munduko Txapelketan.

Fitxa Teknikoa:

0- Japonia: Gonda; Yamane (Mitoma, 62.min), Itakura, Yoshida, Nagatomo (H. Ito, 46.min); Endo, Morita; Doan (J. Ito, 65.min), Kamada, Soma (Minamino, 82.min); eta Ueda (Asano, 46.min).

1- Costa Rica: Keylor Navas; Fuller, Waston, Duarte, Calvo, Bryan Oviedo; Gerson (Torres. 65.min), Yeltsin Tejeda, Celso Borges (Salas, 83.min), Joel Campbell (Chacon, 90+5.min); eta Contreras (Bennette, 65.min).

Gola:0-1, 80.min: Fuller

Epailea: Michael Oliver (ING). Txartel horiak: Contreras (40.min), Borges (61.min), Calvo (70.min), Yamane (61.min), Mitoma (92.min) eta Endo (93.min)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena