Munduko Txapelketa
Errusia 2018
Erredakzioa
Suediako selekzioak 1-0 irabazi dio Hego Koreari F multzoko lehen jardunaldiko partida eta Mexikorekin batera multzoko liderra da. Alemaniak eta Hego Koreak ez dute punturik lortu momentuz.
Suediako jokalariak Hego Koreari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (9)
Suediak 1-0 irabazi dio Hego Koreari Errusiako Munduko Txapelketako F multzoko lehen jardunaldiko partida. Ondorioz, Suedia eta Mexiko daude multzoaren buruan hiruna punturekin, Alemaniak eta Hego Koreak punturik ez dutelarik.
Andreas Granqvistek sartu du partidako gol bakarra penaltiz, 65. minutuan. Epaileak VAR teknologia erabili behar izan du jokaldia ondo ikusteko. Bideoa ikusi ostean, penaltia dela erabaki du epaileak.
Fitxa teknikoa:
Suedia 1: Olsen; Lustig, Granqvist, Jansson, Augustinson; Claesson, Larsson (Svensson, m.81), Ekdal (Hiljedal, m.71), Forsberg; Berg, Toivonen (Thelin, m.77).
Hautatzailea: Janne Andersson.
Hego Korea 2: Cho Hyun-woo; Lee Yong, Kim Young-Gwon, Jang Hyun-soo, Park Jo-Hoo (Kim Min-woo, m.28); Kim Shin-wook (Jung woo-seung, m.66), Koo Ja-Cheol (Lee Seong-woo, m.77), Kim Seung-young, Lee Jae-Sung; Hwang Hee-chan; Son Heung-min.
Hautatzailea: Shin Tae-yong.
Gola: 1-0: m.66: Granqvist, penaltiz.
Epailea: Joel Aguilar. Txartel horiak atera dizkie Kim Shin-wook, Hwang Hee-chan eta Claesson jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa