Eibar
Fitxaketak
EITB MEDIA
Ojedak 2025eko ekainera arte sinatu du, eta Peña bi denboralditarako iritsi da talde armaginera.
Patri Ojeda. Argazkia: Eibar
Eibarrek ostegun honetan iragarri du Patri Ojeda eta Leire Peña jokalariak fitxatu dituela. Defentsa kanariarrak 2025eko ekainera arte sinatu du talde gipuzkoarrarekin, eta erdilari madrildarra bi denboraldirako izango da armagina.
Ojedak Huelvako Sportingen jokatu du azken zazpi denboraldietan, 200 partida baino gehiago jokatu ditu Lehen Mailan eta talde andaluziarraren kapitainetako bat izan da azken boladan.
Peñak, bere aldetik, Madril CFF, Atletico Madril, Betis eta, azkenik, Albacete bezalako taldeetatik igaro da. Gainera, Espainiako Selekzioarekin ere jokatu du beheko mailetan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa