16:08

Eibar

Berritzea

Joseba Etxeberriak 2025eko ekainera arte luzatu du Eibarrekin zuen kontratua

EITB MEDIA

Talde armaginaren entrenatzaileak 2023-24 denboraldiko amaierara arte zuen kontratua; hortaz, beste urtebetez berritu du kontratu hori.

  • Joseba Etxeberria, prentsaurrekoan. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

    Joseba Etxeberria, prentsaurrekoan. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Etxeberria entrenatzaileak berritu egin du Eibarrekin zuen kontratua, 2025eko ekainera arte, ostegunean klub armaginak iragarri duenez. Hala, Etxeberriak, kontuan izanik 2023-24 denboraldiko amaierara arteko kontratua zuela, beste urtebetez sinatu du Gipuzkoako klubarekin.

Elgoibarko entrenatzailearen agindupean, Eibar Hypermotion Ligako laugarren postuan dabil, hau da, EA Sports Ligarako igoera promozioko tokian; talde armaginak 52 puntu lortu ditu orain arte jokatutako 31 jardunaldietan, eta puntu bakarrera du Elx, alegia, zuzeneko igoerako bigarren eta azken postuan dagoen taldea. 48 gol sartuta, Eibarrek egin ditu golik gehien Bigarren Mailan, Espanyolekin berdinduta. Errege Kopan, Eibar final hamaseirenetako kanporaketaraino iritsi zen; Athleticek utzi zuen txapelketatik at.

Halaber, Eibarrek iragarri ere iragarri du Jorge Perez bigarren entrenatzaileak eta Luis Prieto prestatzaile fisikoak ere berritu dutela; biak ala biak daude Joseba Etxeberria buru duen taldean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena