09:39

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek puntu garrantzitsua lortu du Elxen, eta sailkapeneko bigarren postuari eutsi dio

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joseba Etxeberriak entrenatzen duen taldeak hutsean berdindu du Elx taldeari, Luca Zidane atezainaren lan bikaina nabarmena izan den partidan. Berdinketaren puntuak sailkapeneko bigarren tokiari eustea ahalbidetu dio Eibarri.

  • Elx-Eibar partidako argazkia

    Elx-Eibar partidako argazkia. Argazkia: SD Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek hutsean berdindu zuen igandean Elx taldearen aurka Hypermotion Ligako 27. jardunaldiko partidan. Horrenbestez, puntu horri esker, sailkapeneko bigarren postuan sendotzea lortu dute armaginek, 46 punturekin, Leganes egungo liderrarengandik laura.

Etxeko taldea izan zen nagusi lehen zatitik, aukera ugari sortuz, baina Luca Zidane atezain armaginaren lan onak golak sahiestu zituen. Mourad, esaterako, gola sartzeko zorian izan zen, baina kanpora bidali zuen Mario Gasparrek area barruan utzitako baloia. Handik gutxira, Nico Fernandez eta Nico Castro jokalarien saiakerek ere Zidanen eskuekin egin zuten topo.

18. minutuan, Sebastian Beccacece Elxeko entrenatzaileak txartel gorria ikusi zuen, Nico Fernandezi gol bat bertan behera utzi ostean egindako protestengatik.

Bigarren zatian, norgehiagoka orekatu eta Eibar hobeto jokatzen hasi zenean, Stoichkoven aukera garbia heldu zen 59. minutuan. Aketxek pasatako baloi batekin atezainaren aurrean bakarrik geratu zen arren, ez zuen asmatu.

Bi taldeak hiru puntuen bila aritu ziren lanean partidan azken zatian, baina markagailua hutsean utzi zuten. Eibarrek puntu garrantzitsua ekarri zuen etxera, zelai zail batetik.

Fitxa teknikoa:

0 - Elx: Dituro; Carreira, Mario Gaspar (Josan, 88. minutuan), Clerc; Nico Fernandez, John Chetauya, Febas (Rodri Mendoza, 67. minutuan), Tete Morente, Nico Castro (Borja Garces, 79. minutuan) eta Mourad (Manu Nieto, 79. minutuan).

0 - Eibar: Luca; Tejero, Sergio A, Arbilla, Rios Reina; Vencedor (Peru Nolaskoain, 59. minutuan), Matheus, Aketxe, Mario Soriano (Corpas, 59. minutuan), Stoichkov (Cristian, 87. minutuan) eta Bautista (Sergio Leon, 74. minutuan).

Epailea: Guzman Mansilla. Txartel horia erakutsi zion Elxeko Carlos Clerc, Febas, John Chetauya eta Nico Fernandez jokalariei. Zuzenean txartel gorria aterata kanporatu zuen Sebastian Beccacece Elxeko entrenatzailea, Nico Fernandezi bertan behera utzitako gol baten ostean protesta egiteagatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena