Eibar
F Liga
EITB MEDIA
Yerai Martinen taldeak ez du aukerarik izan, aurkaria oso nagusi izan baita. Gipuzkoako taldeak, hortaz, hiru puntu dituela jarraitzen du sailkapenean, hiru jardunaldi jokatu direnean.
Eibar taldeak ezin izan du punturik eskuratu Madril CFF taldearen aurka asteazken gauean, Ipuruan, eta emaitza latza jaso du; izan ere, Yerai Martinek entrenatzen duen taldeak 1-6 galdu du. F Ligako 1. jardunaldiko partida jokatu dute, Liga hastekoa zen asteburuan futbolarien grebaren ondorioz bertan behera geratu baitziren partida guztiak.
Andrea Alvarezek egin du Eibarren gola, 75. minutuan. 1-3koa zen, Madril CFF aurretik baitzen markagailuan, Racheal Kundananjik, Luanyk eta Ana Gonzalezek 34., 39. eta 64. minutuetan sartutako golei esker. Neurketako azken minutuetan, gainera, Madril CFFk hiru gol gehiago egin ditu: Paula Leonek bi lortu ditu, 91. eta 98. minutuetan, eta Karen Arayak 93.ean sartu du berea.
Hala, Eibarrek hiru puntu dituela jarraitzen du sailkapenean, hiru jardunaldi jokatu direnean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa