18:29

Eibar

Hypermotion Liga

Hirugarren garaipena jarraian Eibarrentzat, Teneriferen aurka hiru puntuak bereganatuta (3-0)

EITB Media

Armaginek 3-0eko emaitzarekin hartu dute mendean Tenerife, Ipuruan, Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partidan. Hala, Gipuzkoako taldeak bolada onean jarraitzen du, eta gora egin du sailkapenean ere bai.

  • Eibar

    Eibar taldeko jokalariak Stoichkovek Teneriferi sartutako gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek irabazi egin du Teneriferen aurka (3-0) larunbat honetan, irailaren 30ean, Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida. Ondorioz, armaginek hirugarren garaipena jarraian bereganatu dute, 12 puntu ditu eta gora egin du sailkapenean ere bai.

Etxeko taldeak ondo ekin dio neurketari. Bigarren minutuan Stoichkovek izan du abagunea, eta 18.ean Arbilla egon da gola sartzetik gertu; hala ere, bietako batek ere ez du zulatu aurkariak babestutako atea. 

Teneriferen erantzuna 27. minutuan heldu da Roberto Lopezek egindako jaurtiketa baten bidez, baina Luca Zidane atezainak gelditu egin du. Bost minutu geroago, ordea, Tejeroren errematea kanpora joan da.

Bi taldeek izan dituzte aukerak golak sartzeko, Eibarrek gehiago, baina lehen zatia golik gabe berdinduta amaitu da.

Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldeak baloiaren jabe izaten jarraitu du, eta saria jaso du 59. minutuan; Stoichkovek 1-0ekoa jarri du markagailuan, area ertzean baloia hartu eta jaurtiketa bikainarekin Tenerifeko atezaina gaindituta.

Lehen golak hauspotu egin du talde armagina. Erasora jotzen jarraitu du Eibarrek, eta Quiquek sartu du 2-0ekoa; birritan pentsatu gabe, etxeko taldeko jokalariak jaurti eta baloia ate barruan jarri du.

Bigarren gola jaso ostean, Luca Zidane atezainak erantzun ona eman dio Mo Daudaren erremateari. Gero, 85. minutuan Teto egon da gola sartzetik gertu, baina haren jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik.

Tenerifel barkatu egin du azken txanpan; Eibarrek, ordea, ez. Luzapenean, Unai Vencedorrek biribildu du armaginen garaipena (3-0), area barruan egindako errematearekin Soriano atezaina gaindituta.

Fitxa teknikoa:

3. Eibar: Luca, Tejero, Berrocal, Arbilla, Cristian (Rios Reina, 69. min), Sergio Alvarez, Matheus, Corpas (Troncho, 79. min), Mario Soriano (Vencedor, 87. min), Stoichkov (Rahmani, 87. min) eta Quique (Qasmi, 79. min).

0. Tenerife: Juan Soriano, Aitor Buñuel, Amo, Loic, Nacho, Teto, Sergio Gonzalez (Corredera, 46. min), Bodiger (Pablo Hernandez, 80. min), Luismi Cruz (Mo Dauda, 67. min), Roberto Lopez (Waldo, 46. min) eta Angel (Enric Gallego, 67. min).

Golak: 1-0, 59. min. Stoichkov. 2-0, 65. min. Quique. 3-0, 90. min. Vencedor.

Epailea: Jose Luis Guzman Mansilla. Txartel horiak atera dizkie Amo (41. min), Quique Gonzalez (65. min), Corpas (70. min) eta Qasmi (88. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena