19:12

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek denboraldiko lehen garaipena bereganatu du, Elxi irabazita (2-1)

EITB Media

Armaginek irabazi egin dute Valentziako Erkidegoko taldearen aurka Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 2. Jardunaldiko partida, eta bere lehen hiru puntuak poltsikoratu ditu.

  • Eibar

    Eibarko jokalariak, Aketxek Elxi sartutako gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek irabazi egin dio Elxi 2-1eko emaitzarekin, larunbat honetan, abuztuaren 19an, Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 2. jardunaldiko partida. Ondorioz, armaginek denboraldiko lehen hiru puntuak bereganatu dituzte.

Azkar sartu du partidako lehen gola talde armaginak: 4. minutuan egin du 1-0ekoa Ager Aketxek, area kanpotik jaurti eta Elxeko atezaina gaindituta. Ikusgarria izan da gola.

Neurketako lehen golaren ostean, bi taldeek izan dituzte aurkariaren atea zulatzeko aukerak, baina bietako batek ere ez du lortu helburua. Ondorioz, Eibar gol bateko abantailarekin joan da atsedenaldira.

Bigarren zatia parekatua izan da, baita abagune gutxikoa ere. Hala ere, 62. minutuan epaileak Elxen aldeko penaltia adierazi du, Matheus Pereirak eskuarekin jo baitu baloia area barruan. Lucas Boyek 1-1ekoa jarri du markagailuan, penaltiz Luca Zidane atezaina gaindituta.

Aurkariaren gola jaso ostean, erasora jo du Eibarrek, eta talde armaginak saria jaso du 76. minutuan: Mario Sorianok gola sartu du (2-1), jaurtiketa gurutzatuarekin Edgar Badia atezaina gaindituta.

Bigarren gola sartzeak lasaitasuna eman dio Eibarri. Joseba Etxeberriak zuzendutako taldeak ondo eutsi dio Elxi azken txanpan. Valentziako Erkidegoko taldeak abagune ona izan du 94. minutuan, baina Nicolas Castroren errematea kanpora joan da.

Horrenbestez, Eibarrek garaipena bereganatu du (2-1), eta 2023-2024 denboraldiko bere lehen hiru puntuak poltsikoratu ditu.

Fitxa teknikoa:

2. Eibar: Luca, Tejero, Venancio, Berrocal, Cristian (Arbilla, 74. min), Sergio Álvarez, Matheus, Aketxe (Troncho, 74. min), Mario Soriano, Rahmani (Vencedor, 82. min) eta Quique (Bautista. 67. min).

1. Elx: Edgar Badia, Alex Martín, Bigas, Clerc, Salinas (Nico, 70. min), Morente (Josan Fernández, 70. min), Raúl Guti (Salvador, 80. min), Febas (Nico Castro, 80. min), Fidel (Oscar Plano, 87. min), Mourad eta Lucas Boye.

Golak: 1- 0, 5. min. Ager Aketxe; 1-1, 67. min. Lucas Boye, penaltiz; 2-1, 77. min, Mario Soriano.

Epailea: Oliber de la Fuente. TXartel horiak atera dizkie Pedro Bigas, Lucas Boye eta Jon Bautista jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena