21:24

Eibar

27. jardunaldia

Eibarrek ezin izan die Cartagenaren gol goiztiarrei aurre egin (0-3)

EITB MEDIA

Eibarko taldea laugarren minuturako 0-2 galtzen hasi da. Ez dira erreakzionatzeko gai izan eta bigarren zatiko 69. Minutuan jaso dute hirugarrena. Sailkapeneko 5. postura erori dira armaginak.

  • Jon Bautista

    Jon Bautista baloia oinetan duela. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 0 eta 3 galdu du Cartagenaren aurka SmartBank Ligako 27. jardunaldian. Armaginak hotz zelairatu dira eta konturatzerako 0-2 atzetik zeuden markagailuan. Jairok 2. minutuan eta Borja Vallek 4. minutuan maldan gora jarri dizkiete gauzak gipuzkoarrei. Garitanorenak ez dira partida iraultzeko gai izan eta 69. minutuan Efesek hirugarrena egin du.

Eibar-Cartagena partidako laburpena

Garitanoren taldeak ezin okerrago ekin dio partidari. Laugarren minutua betetzerako 0-2 galtzen hasi dira Ipuruakoak. Bigarren minutuan egin du lehenengoa Cartagenak. Ivan Martosek area kanpotik jaurti eta, Luca Zidanek gelditu badu ere, aldaratzea Jairori erori zaio eta Tenerifekoak ez du barkatu.

Eibarri lehen kolpetik jaikitzeko denborarik eman gabe, Efesek bigarren gola erdietsi du Borja Valleren eskutik. Oscar Ureñak hegaletik baloia erdiratu eta Berrocal atzelariak irrist egin du Vallek baloia sarera bidaltzeko.

Partida asko gogortu da hortik aurrera. Cartagenak emaitza mantentzeko apustua egin du eta Eibarrek ez du abagune argirik izan. Imanolen erdiraketa bat izan da arrisku gehien sortu duen etxekoen jokaldia, izan ere, pozoitu eta Aaronek atepetik atera behar izan du.

Atsedenalditik partida berdintzeko asmoz zelairatu dira etxekoak. Stoichkovek aukera argia izan du Aaronen aurrean. Rahmanik baloi bikain bat jarri dio aurrelariari, honek, ordea, ez du asmatu baloia ondo jotzen eta jaurtiketa langaren gainetik joan zaio.

Etxekoek minutu onak izan dituzte baina ez dira gola sartzeko gai izan eta lepotik ordaindu dute. Partidak ordua bete berritan Cartagena hirugarrena egiteko puntuan egon da. Borja Vallek erdiraketa bat jaso du eta atzera pasea egin du buruz, Ortuño bakar-bakarrik zegeon Zidanen ate aurrean baina defentsa armaginak baloia urrundu du.

Hala ere, Cartagenakoek hirugarren gola sartzea lortu dute. De Blasis armagin ohiak egin du. Bat bikoa egin du erdilariak Peperekin eta partida erabakita utzi du 69. minutuan.

Eibar, gauzaez, partida galduta, 5. postura erori da. Igoeragatik borrokan ari diren talde guztiek garaipena lortu dute jardunaldi honetan eta Garitanok zuzendutako mutilek behera egin dute sailkapenean.

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar: Luca, Corpas (Rahmani, 46. min), Venancio, Berrocal, Arbilla, Imanol, Javi Muñoz (Aketxe, 58. min), Nolaskoain (Aldai, 87. min), Matheus (Troncho, 87. min), Bautista (Quique, 75. min) eta Stoichkov.

3 - Cartagena: Aaron Escandell, Iván Calero, Kiko Olivas, Datkovic, Iván Martos (Alcala, 33. min), Pepe, Musto (Mikel Rico, 82. min), Ureña (Ortuño, 46. min), De Blasis, Jairo (Jansson, 70. min) eta Borja Valle (Yan Eteki, 70. min).

Golak: 0-1, 2. min: Jairo. 0-2, 4. min: Borja Valle. 0-3, 69. min: De Blasis.

Epailea: Francisco Hernández. Txartel horiak: Datkovic, Jon Bautista, Arbilla, Nolaskoain eta Calero.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena