Eibar
42. JARDUNALDIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Armaginek ezin izan dute igoera zuzena lortu, Valladolidek Huescaren aurka irabazi baitu (3-0) eta Almeriak Leganesekin berdindu (2-2).
Albisteak (1)
Gio Zarfino uruguaitarrak partidaren luzapenean sartutako golak garaipena eman dio Alcorconi, eta Eibarren igoera zuzena zapuztu du.
Eibarreko zaleak igoera hori ospatzeko prest iritsi dira Santo Domingo zelaira, eta partida osoan zehar neurketa koloreztatu dute. Hala ere, ilusio eta poz aurpegi horiek etsipen eta malko bihurtu dira laurogeita hamar minutu eskasetan.
Alcorconek ez zeukan ezer jokoan, duela aste batzuk mailaz jaitsi baitzen, eta etxeko zale gutxirekin egin dio aurre Bigarren Mailako agurrari. Hala ere, madrildarrek ez diote partidari aurpegia galdu eta, neurketa hasi eta hamabi minutura gola sartzeko aukera oso argia izan du Manu Apehen bitartez.
Jokaldi horretatik aurrera, Eibar etxekoen areara gerturatzen hasi da, baina aukera handirik izan gabe, aurrelari armaginak ez direlako ondo ibili eta hiru zutoinen arteko jaurtiketek Jesus Ruizekin topo egin dutelako.
Bigarren zatian, urduritasuna agertzen hasi da gipuzkoarren artean, Leganes eta Valladolidetik zetozen albisteei adi.
Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak ez du argi ikusi bere taldearen jokoa, eta Fernando Llorente zelairatu du erasoko beste argudio bat izateko, baina aurrelari nafarra ez da ia agertu. Gainera, Alcorcon garaipenaren bila joan da eta horrek beldurra sartu die gorputzean Eibar taldeko jokalariei.
Partida hautsita, Eibarrek erasoko jokaldirik onenak antolatu ditu, batez ere Arbillaren sarreraren ondorioz, baina horrek Alcorconen kontraerasoak izan ditu ordainean.
Partida amaitzen ari zenean, Alcorconek saria aurkitu du 91. minutuan, Zarfinoren bidez. Hark boleaz sare barrura errematatu du Hugo Frailek eskuinetik egindako erdiraketa, Eibar izoztuta utzi duena. Armaginek berdinketa bilatu dute luzapeneko gainerako hiru minutuetan,baina eraginkortasunik gabe.
Horrenbestez, Alcorconen galduta eta Valladolidek Huescaren aurka lortutako garaipenarekin (3-0) eta Almeriak Leganesen lortutako berdinketarekin (2-2), bertan behera geratu dira euskal taldearen igoera zuzenerako aukerak, eta play-offa jokatu beharko du. Lehendabiziko kanporaketa Gironaren aurka jokatuko du ostegun honetan.
Honako hauek dira Gironaren aurkako kanporaketen ordutegiak:
Ekainak 2, osteguna: Girona - Eibar (19:00)
Ekainak 5, igandea: Eibar - Girona (18:30)
Fitxa teknikoa:
1 - Alcorcon: Jesús Ruiz; Laure, David Fernández, José Carlos, Valcarce (Forniés, 56. min); Mula (Xisco Jiménez, 63. min), Zarfino, Jurado, Arribas (Hugo Fraile, 84. min); Apeh (Valencia, 63. min) eta Borja Valle (Rivas, 84. min).
0 - Eibar: Cantero; Rober Correa, Venancio (Arbilla, 71. min), Chema Rodríguez, Toño García; Sergio, Edu Expósito (Blanco Leschuk, 91. min); Corpas (Aketxe, 71. min), Stoichkov, Rahmani (Atienza, 46. min); eta Fran Sol (Fernando Llorente, 59. min).
Golak: 1-0, 91. min: Zarfino.
Epailea: Iván Caparrós Hernández. Amonestó a Valcarce, Jurado (Alcorcon); Fran Sol, Venancio, Chema Rodríguez eta Atienza (Eibar).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa