15:09

Eibar

ALCORCON VS EIBAR, ATARIKOA

Eibar, igoeraren bila

Agentziak | EITB Media

Igoera armaginen esku dago: irabaziz gero, Lehen Mailan jokatuko dute datorren denboraldian. Berdinduz gero, igoko dira baldin eta Valladolidek edo Almeriak ez badute irabazten. Galduz gero, igoera lortzeko eibartarrek Valladolidek galtzea eta Almeriak galtzea edo berdintzea behar dute.

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Liga Smartbankeko azken jardunaldian, igoera lortzeko eta txapelduna izateko aukerak jokoan daude Eibarrentzat. Azken postuan dagoen Alcorcon izango dute aurkaria. Pasan den jardunaldian, madrildarrek igotzeko aukera galarazi zioten Almeriari, Juegos Mediterráneos estadioan.

Santo Domingon tentuz ibiliko dira armaginak. Gaizka Garitano entrenatzaileak aurreratu du lehen minututik irabaztera aterako direla, baina prisarik gabe. Azken jardunaldian, madrildarrek erakutsi zuten edozein talderi irabazteko gai direla, nahiz eta azken postuan egon.

Eibarrek zenbait baja izango ditu partida erabakigarria honetarako. Oscar Sielva erdilariak Ipuruan jokatutako azken partidan min hartu zuen eskuineko hankako bizeps muskulean, eta litekeena da bere lekua Atienza ordezkatzea. Franchu Feuillassier eta Javi Muñoz ere ez daude jokatzeko moduan.

Hala ere, albiste on bat du Garitanok: Anaitz Arbilla sendatu egin da, eta aulkian egongo da, zelairatzeko prest.

Alcorcon, bestaldean, ez dauka ezer jokoan. Ezin izan dute jaitsiera saihestu, eta azken jardunaldietan motibaziorik gabe jokatu dute.

Eibartarrak eta madrildarrak bostgarren aldiz arituko dira euren artean. Bakoitzak garaipen bat lortu du, eta beste bi partidak berdindutak amaitu dira. Azken norgehiagokan, armaginak 2-1 nagusitu ziren Ipuruan.

Ustezko hamaikakoak

Alcorcon: Jesús Ruiz; Laure, David Fernández, Rivas, Valcarce; Jurado; Hugo Fraile, Zarfino, Moyano, Arribas; Apeh.

Eibar: Cantero; Correa, Venancio, Chema Rodríguez, Toño García; Sergio Álvarez, Atienza, Corpas, Expósito; Stoichkov, Fran Sol.

Epailea: Iván Caparrós Hernández.

Futbol-zelaia: Santo Domingo, Alcorcón.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena