14:14

Eibar

PRIMERA IBERDROLA

Jordi Ferronek ordezkatuko du Ana Junyent Eibarren

EITB MEDIA

Entrenatzaile katalanak denboraldi amaierara arteko kontratua sinatu du armaginekin, Primera Iberdrolako jaitsiera postuetan murgilduta dagoen taldearen ibilbidea zuzentzeko asmoz.

  • Jordi Ferrón

    Jordi Ferrón. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jordi Ferron izango da hemendik aurrera Eibarren emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea. Teknikari katalanak denboraldi honen amaierara arteko kontratua sinatu du, talde armaginak jakitera eman duenez. Horrenbestez, Ferronek (Bartzelona, 1978) atzo kargutik kendu zuten Ana Junyenten lekua hartuko du.

Ferronekin batera Jon Olangua arituko da Bigarren entrenatzaile gisa. Olanguari ez zaio arrotz egingo zeregin hori, azken bi denboraldietan ere jardun horretan ibili baitzen. Egun egun emakumezkoen kadete mailako entrenatzailea zen.

Jordi Ferronek entrenatzaile gisa egindako ibilbide osoa emakumezkoen futbolean izan da. Hala, Espanyol zuzendu du Lehen Mailan 2019-2020 denboraldian, baita Club Esportiu Seagull ere 2015etik 2019ra, Bigarren Mailan.

Futbolari gisa Bartzelonako harrobian aritu zen eta Rayo Vallecano, Real Zaragoza, Albacete eta Badalonan jokatu zuen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena