Eibar
Osasun txostena
A. B. | EITB Media
Eibarrek jakinarazi duenez, "lesioaren bilakaerak adieraziko du jokalaria noiz egongo den partidak jokatzeko prest".
Bryan Gil (EIbar) Real Madrilen aurkako Ligako lehen itzuliko partidan. Argazkia: EFE
Bryan Gil Eibar taldeko jokalariak lesioa du eskuin hankako izterrean, eta "lesioaren bilakaerak adieraziko du jokalaria noiz egongo den partidak jokatzeko prest", jakinarazi du klub armaginak.
Real Madrilen aurkako Ligako partidan min hartu zuen Bryan Gilek. Denboraldiko bosgarren txartel horia ikusi zuen Alfredo DI Stefano estadioan jokatutako neurketan eta ezingo du Levanteren aurka jokatu. Hala ere, litekeena da norgehiagoka gehiago galtzea lesioaren erruz. Albiste txarra da jaitsiera postuetan dagoen Eibarrentzat, Sevillak utzitako jokalaria denboraldi bikaina egiten ari baita.
Talde armagineko bigarren golegile onena da Bryan Gil, Kike Garciaren ostetik. Eibarrekin ematen ari den maila onak Espainiako Selekzio nagusiaren ateak ireki dizkio futbolari andaluziarrari.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa