Eibar
Valladolidera doa
Erredakzioa
Fabian Orellanak ez du Eibarrekin gehiago jokatuko. Txiletarrari ekainaren 30ean bukatzen zaio kontratua eta ezingo ditu Ligako azken sei partidak jokatu.
Fabian Orellana, Eibarekin Vila-reali sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Fabian Orellanak ez du Eibarren jarraituko eta ezingo ditu Santander Liga bukatzeko geratzen diren azken sei partidak jokatu. Talde armaginarekin duen kontratua ekainaren 30ean bukatzen zaio, eta Valladoliden jokatuko du datorren denboralditik aurrera.
"Tristetasun handiarekin agur esaten diot Eibarri. Eskerrak eman nahi dizkiet teknikariei eta bi urte t'erdi hauetan nire taldekideak izan diren guztiei", publikatu du Orellanak Instagrameko bere kontuan.
Igandean Granadaren aurka jokatu zuen partida izan zen Orellanak Eibarrekin jokatu zuen azkena, eta armaginek garaipena (1-2) lortu zuten. Txiletarra 2017-2018 denboraldiko neguko merkatuan irisi zen Eibarrera eta bi denboraldi t'erdi eman ditu talde armaginean, guztira 14 gol sartuta.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Martija |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar