Eibar
Koronabirusagatik
Erredakzioa
Klubak ohar ofizial baten bitartez jakainarazi du entrenamenduak bertan behera uzten dituela koronabirusagatik.
Eibar taldeko jokalariak, entrenamendu batean. Argazkia: EiTB
Eibar izan da Lehen Mailako euskal taldeetatik azkena entrenamenduak bertan behera uzten dituela iragartzen. Koronabirusaren pandemiaren eraginez, eten egin ditu lansaioak, klubak bere webgune ofizialean eta sare sozialetan jakinarazi duenez.
COVID-19 dela-eta sortu den egoeragatik, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Kirol Kontseilu Gorenak eta kirol erakundeek emandako aginduak jarraituz, SD Eibarrek ondorengo neurriak hartu ditu:
1. Lehen taldeak Ipuruan zein Atxabalpen egiten dituen lansaioak ateak itxita izango dira.
2. Prentsaurreko eta elkarrizketa guztiak bertan behera uzten dira.
3. Ekitaldi komertzialak eta publizitate ekintzak bertan behera geratzen dira.
4. Talde profesionalen lan saioak kenduta, beste talde guztienak bertan behera geratuko dira.
5. Txapelketa eta Lehiaketa guztiak bertan behera geratu dira.
6. SD Eibar Fundazioaren ekintza guztiak bertan behera geratu dira (Futbol Eskola, Ikastaroak, Jardunaldiak, e.a.).
7. Klubeko bulegoetako langileen gehiengoak etxetik egingo du lan.
8. Orsaixan, Klubeko Denda Ofiziala eta Bazkideen eta Akziodunen Arreta Bulegoa, itxita egongo dira. Arreta telefonoz egingo da. Sarrera fisikoen diru-itzulketa bertan behera geratuko da, eta aurrerago egingo da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa