Eibar
Heriotza
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bere agintepean talde armagina Kirol Elkarte Anonimo bihurtu zen, baita Bigarren Mailara igo ere.
Juan Luis Mardaras. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia
Juan Luis Mardaras Eibar taldeko presidente ohia hil da asteazken honetan, Donostia Ospitalean, 67 urte zituela. Joan zen astetik zegoen bertan, bihotz-biriketako geldialdi batek jota.
Mardarasek 1988tik 2002ra bitartean zuzendu zuen klub armagina; hartara, kargu horretan denbora gehien eman duen presidentea izan da (14 urte).
Bere agintaldian, besteak beste, Eibar Bigarren Mailara igo zedila lortu zuen, eta presidente izendatu zuten urte berean erdietsi zuen balentria hori
Mardarasen zuzendaritzapean gauzatutako beste lorpen bat 1992an gertatu zen, Eibar Kirol Elkarte Anonimo bihur zedila bideratu baitzuen. Horri esker, talde armaginak Bigarren Mailan lehiatzen jarraitu ahal izan zuen.
Bere agintaldian zehar Eibarrek bere 50. urtemuga bete zuen, eta, hori ospatzeko asmoz, Ajax taldea ekarri zuen Ipuruara lagunartekoa jokatzera.
Eibarrek sare sozialen bidez eman du heriotzaren berri, eta bere dolumina adierazi die senide eta lagunei.
Juan Luis Mardaras, 1988 eta 2002 bitartean klubeko presidente izandakoa zendu da. Gure doluminak eta besarkadarik handiena senide eta lagunei. Goian bego. pic.twitter.com/dINt22Hj4d
— SD Eibar (@SDEibar) 2019(e)ko urriaren 23(a)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa