19:26

Eibar

LESIOA

Cotek zuntz-haustura dauka

EITB.EUS

Celtaren aurkako partidan hartu zuen min ezker hegalekoak, eta ezin izango du parte hartu, gutxienez, Betisen aurkako neurketan.

  • Cote, Celtaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Cote, Celtaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Angel 'Cote' Valdes Eibarreko jokalariak ezin izango du parte hartu ostiral honetan talde armaginak Betisen aurka jokatu beharreko neurketan; izan ere, asturiarrak zuntz-haustura dauka ezker izterreko bizeps muskuluan.

Talde gipuzkoarrak jakitera eman duenaren arabera, Celtaren aurkako norgehiagokan hartu zuen min Cotek, eta astearte honetan ezagutu dira lesioaren nondik norakoak, medikuek dagozkion azterketak egin dizkiotenean.

Horrenbestez, ezker hegalean jokatu ohi duen jokalaria hiru aste inguru egon daiteke zelaietatik aldenduta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena