Eibar
Fitxaketak
Erredakzioa
Eibar, Sevilla eta jokalariaren ordezkaria negoziazioetan ari dira, eta hari-mutur batzuk bakarrik falta dira Jordan talde andaluziarrera joateko.
Joan Jordan, Eibarrekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Joan Jordanek ez du Eibarren jarraituko datorren denboraldian, eta Sevillara joango da. Eibar, Sevilla eta jokalariaren ordezkaria negoziazioa ixtetik gertu daude. Hari-mutur batzuk bakarrik falta dira hiru aldeen arteko negoziazioei amaiera emateko.
Julen Lopetegui da Sevillako entrenatzaile berria. Euskal entrenatzaileak Joan Jordanen fitxaketari lehentasuna eman nahi izan dio, taldean eduki nahi izan du, eta Monchi kirol-zuzendariak eskatutakoa emango dio.
Jose Luis Mendilibarren joko-sisteman futbolari oso garrantzitsua zen Joan Jordan, baina ordezkoren bat fitxatu beharko du talde armaginak. Fran Garagarza kirol-zuzendariak duela egun batzuk esan zuen Joan Jordanek beste talde batzuen eskaintzak zituela, baina ez zuela baztertzen hark talde armaginean jarraitzea. Azkenean, ordea, taldez aldatuko du Jordanek.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa