14:42

Eibar

Urtebetez

Ivan Ramisek kontratua berritu du Eibarrekin, 2020ra arte

Erredakzioa

Talde armagineko kapitainak urtebetez luzatu du Eibarrekin zuen kontratua, 2020. urteko ekainaren 30era arte.

  • Ivan Ramis. Argazkia: EFE

    Ivan Ramis, Santi Minaren aurrean, Valentziaren aurkako partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ivan Ramisek urtebetez berritu du kontratua Eibarrekin, 2020ko ekainaren 30era arte. Hala jakinarazi du klubak, webgune ofizialaren bitartez. 2015-2016 denboraldian fitxatu zuen Eibarrek, Levantetik. Ondorioz, bosgarren urtea beteko du talde armaginean, datorren denboraldian.

Ramisek (Sa Pobla, 1984) 35 urte ditu, 82 partida jokatu ditu Eibarrekin, horietatik 76 neurketetan hasierako hamaikakoan izan delarik, eta sei gol sartu ditu. Guztira, 300 partida jokatu ditu Lehen Mailan, Mallorca, Valladolid, Levante eta Eibar taldeetan jokatutakoak kontuan hartuta. Ingalaterrako Premier Leagueko Wigan Athleticen jokatu zuen 2012. urtetik 2015. urtera arte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena