15:39

Eibar

Martxoaren 27an

Arbillari ebakuntza egin behar diote, eta agur esan dio denboraldiari

Erredakzioa

Eibar taldeko erdiko defentsak haustura partziala du ezker belaunezurreko tendoian, eta martxoaren 27an egingo diote ebakuntza, Suedian.

  • Anaitz Arbilla. Argazkia: EiTB

    Anaitz Arbilla. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Anaitz Arbilla Eibar taldeko jokalariak kirofanotik pasa behar du, eta agur esan dio denboraldiari. Klub armaginak jakinarazi duenez, Arbillak haustura partziala du ezker belaunezurreko tendoian.

Nafarroako futbolariak minez jokatu du ia denboraldi guztia. Partidak jokatzeko gai izan da, tratamendu kontserbadore bati esker. Tratamenduak bere funtzioa bete duela erabaki dute medikuek, eta ebakuntza egitea erabaki dute, futbolariarekin adostuta. Ebakuntza Suedian egingo diote, martxoaren 27an.

Ohikoa izan da Arbilla Eibarren hamaikakoetan, eta denboraldi honetako azken hamar partidak jokatu ezingo dituen arren, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak, baditu Anaitz Arbilla ordezkatzeko erdiko defentsak, Bigas eta Oliveira, esaterako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena