Eibar
22. jardunaldia
Erredakzioa
Errege Kopako final-laurdenetako itzuliko partiden ordutegiak ezagutu jakitera eman ostean, Ligak aldatu egin du Ipuruako neurketaren data, eta otsailaren 3an jokatuko da, 18:30ean.
Girona - Eibar partida bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Ligako 22. jardunaldiko Eibar - Girona partida dataz aldatzea erabaki du Espainiako Futbol Liga Profesionalak, eta otsailaren 3an (igandea) jokatuko da Ipuruan, 18:30ean. Otsailaren 2an jokatzekoa zen hasieran, baina Errege Kopako final-laurdenetako itzuliko neurketen ordutegiek baldintzatu dute aldaketa.
Eibarren partidaz gain, Celta - Sevilla neurketa ere dataz aldatu du Ligak, eta otsailaren 2an jokatuko da, 20:45ean, Sanchez Pizjuanen.
Hauek dira Ligako 22. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Ostirala, otsailak 1:
21.00etan, Huesca-Valladolid
Larunbata, otsailak 2:
13.00etan, Levante-Getafe
16.15ean, Reala-Athletic Club
18.30ean, Bartzelona-Valentzia
20.45ean, Celta-Sevilla
Igandea, otsailak 3:
12.00etan, Vila-real - Espanyol
16.15ean, Betis-Atletico Madril
18.30ean, Eibar-Girona
20.45ean, Real Madrid-Alaves
Astelehena, otsailak 4:
21.00etan, Rayo Vallecano-Leganes
Hurrengo zuzenekoak
| 07 | 08:10 - 11:30 | ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar