13:52

Eibar

0-0

Eibarrek berdindu egin du Vila-realen aurka, garaipena merezi arren

A.B.

Talde armaginak golik gabe (0-0) berdindu du Ipuruan. Eibar nagusi izan da, baina ezin izan du aurkariaren atea zulatu.

  • Cote eta Gerard Moreno. Argazkia: EFE

    Cote eta Gerard Moreno, Eibarren eta Vila-realen arteko partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek golik gabe (0-0) berdindu du Vila-realen aurka Ipuruan jokatu duen Ligako 18. jardunaldiko partida. Garaipena merezi zuen talde gipuzkoarrak, baina puntu bat eskuratu du.

Partida hasieran, 2. minutuan, Vila-realek abagune ona izan du, baina Fornalsen errematea kanpora joan da, Gerard Morenok baloia bikain utzi ostean. Talde bisitariaren gol aukerak, Eibar esnatu du, eta armaginak egin dira baloiaren jabe ondorengo minutuetan. Eibar nagusitzen hasi da, eta 7. minutuan, Asenjo atezainak talde gipuzkoarraren gola eragotzi du, Orellanaren jaurtiketa desbideratuta. Mendilibarrek zuzentzen duen taldearen nagusitasuna gero eta handiagoa izaten hasi da, eta abagune onak izan ditu; 18. minutuan, Sergi Enrichen errematea kanpora joan da, 4 minutu beranduago Jordanek desbideratuegi jaurti du posizio onean, eta, 23. minutuan Charlesek txilenaz egin duen errematea gora joan da. Lehen zatiko azken minutuetan, Eibarri kosta egin zaio abagune argiak sortzea, eta Vila-realek ez du arazoetan jarri armaginen defentsako lerroa. Castelloko taldeak abagune bakarra sortu du lehen 45 minutuetan.

Bigarren zatiko lehen abisua Vila-realek eman du, baina abagune argirik eduki gabe. Eibarrek aukera ona izan du 52. minutuan, baina Asenjo atezainak armaginen gola eragotzi du, Charlesen jaurtiketa indartsua geldituta. Hurrengo jokaldian, ordea, Vila-real gola sartzetik gertu egon da, baina Riesgo atezainak eragotzi egin du, Gerard Morenoren errematea bikain geldituta. Norgehiagokako 59. minutuan, Asenjok berriro Eibarren gola eragotzi du Ramisen errematea desbideratuta. Vila-realeko atezainaren erantzuna ikusgarria izan da. Bost minutu beranduago, Riesgoren txanda izan da; Eibarko atezainak buruz-burukoa irabazi dio Cazorlari, talde bisitariaren gola eragotzita.

Albiste txarra jaso du Eibarrek 65. minutuan, Ramis lesionatu egin baita, eta zelaia utzi behar izan baitu. Oliveira sartu da bere ordez. Azken 20 minutuetan parekatu egin da partida. Bi taldeak saiatu dira erasora jotzen, baina kosta egin zaie abaguneak sortzea. Kike Garciak izan du gola sartzeko aukera 84. minutuan; pase sakona jaso du, eta area kanpotik egin duen jaurtiketa Asenjok desbideratu du kornerrera. Vila-realen erantzuna 88. minutuan etorri da Baccaren jokaldi baten bitartez, baina Riesgok ondo gelditu du kolonbiarraren jaurtiketa. Neurketako 90. minutuan, Orellanak baloia lapurtu du eskuin hegalean, area barrura sartu da, pasea eman dio Escalanteri, Funes Morik atepetik atera du baloia, eta Cucurellaren jaurtiketa gora joan da. Gainera, azken minutuan, Asenjok harrapatu egin du Kike Garciaren errematea korner baten ostean. Amaieran, golik ez, eta puntu banaketa Ipuruan.

Fitxa teknikoa:

Eibar: Riesgo; Ruben Peña, Ramis (Oliveira, 65. min) , Arbilla, Cote; Orellana, Diop, Jordan (Escalante, 72. min), Cucurella; Enrich, Charles (Kike Garcia, 79. min).

Vila-real: Asenjo; Mario Gaspar, Funes Mori, Victor Ruiz, Pedraza; Caseres; Cazorla (Ekambi, 69. min), Javi Fuego (Trigueros, 74. min), Chukwuezza; Gerard (Bacca, 84. min), Fornals.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak atera dizkie Vila-realeko Funes Mori eta Javi Fuego jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena