Eibar
Ebakuntza
Erredakzioa
Eibar taldeko erdilariari ebakuntza egin diote ezker oin-zolako faszia sendatzeko. Bi hilabete edo bi hilabete t'erdi emango du jokatu gabe murtziarrak.
Pedro Leon. Argazkia: EFE
Eibar taldeko erdilaria den Pedro Leoni ebakuntza egin diote ezker oin-zolako faszia sendatzeko, astelehen honetan Murtzian. Talde armaginaren osasun-parteak dioenez, "ebakuntza aurreikusita moduan joan da, arazorik gabe, eta ez du ospitalizaziorik behar izan. Ondorengo egunetan itzuliko da Eibarrera, erreabilitazioarekin hasteko. Bi hilabete barru alta emango zaio".
Erdilari murtziarrak tratamendu kontserbadorea egin zuen lau hilabetez, baina ez zuen hobekuntzarik igarri, eta talde armagineko eta Ripoll eta Prado medikuekin adostu ostean, ebakuntza egitea erabaki zuten alde guztiek.
Dmitrovici asteazkenean egingo diote ebakuntza
Eibarrek jakinarazi duenez, Marco Dmitrovic atezainak kontsulta pasako du Ulrike Muschaweck doktorearekin astearte honetan, eta asteazkenean pubalgia-ebakuntza egingo diote.
Bestalde, Eibarrek beste jokalari batzuen egoera ere argitu du osasun-partean: "Ivan Ramis, Pape Diop eta Marc Cucurella talde-lanera bueltatu dira astelehen honetan, eta Jordi Calaverak lan-taldetik at entrenatzen jarraitzen du".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa