19:00

Eibar

AKZIODUNEN BATZARRA

Eibarrek Areition eraikiko du bere kirol-hiria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aukera irabazleak 11.692 akzioren babesa izan du; Azitainen alde, berriz, 6.071 akziok egin dute.

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarren akziodunek asteazken honetan egindako Batzar Nagusian erabaki dutenez, klubeko kirol-hiria Areitio gainean (Mallabia) eraikiko da. Administrazio Kontseilua aukera horren aldekoa zen, Eibarren bertan kokatuko zen Azitaingoaren aurretik.

Areitiok (11.692) Azitainek (6.071) baino aldeko boto kopuru ia bikoitza bereganatu du, eta, horrenbestez, argi geratu da akziodunen gehiengoek bere egin dituztela Administrazio Kontseiluaren argudioak, Areitiok eskaintzen dituen lau zelaien aldeko jarrera agertzeko (Azitainek hiru zelai egiteko aukera besterik ez zuen eskaintzen).

Bestalde, 2017/2018 denboraldiko kontuak 12.692 botoren babesarekin onartu dira, 1.136 akziodunek kontrako iritzia agertu duten arren.

Horrez gain, Administrazio Kontseiluak aurkeztutako zenbakien arabera, 2018/2019 denboraldirako kontuek 49.240.530 euroko aurrekontua aurreikusten dute, baita 5.245.779 euroko superabita ere, zergen aurretik, betiere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena