Eibar
Kontratu-berrizea
eitb.eus
Jokalariak 2019ra arte zeukan sinatuta aurreko kontratua; beraz, bi urte gehiagoz jarraituko du talde gipuzkoarrean.
Anaitz Arbilla bere kontratu berria sinatzen. Argazkia: Eibar
Anaitz Arbilla nafarrak (Iruñea, 1987) Eibarrekin zuen kontratua luzatu du ostegun honetan, eta, hartara, 2021era arte jarraituko du talde armaginean. Jokalariak 2019ra arte zeukan sinatuta aurreko kontratua; beraz, bi urte gehiagoz jarraituko du talde gipuzkoarrean.
Denetara, bost urte beteko ditu Arbillak Eibarren, 2016-2017 denboraldian iritsi baitzen Espanyoletik. Egun 31 urte dituen jokalariak 34 urte izango ditu kontratuaren amaieran.
Nafarrak Ligako 59 partida eta Kopako 3 jokatu ditu armaginekin, eta hiru gol erdietsi ditu.
Arbillak berak klubeko medioei egin dien adierazpenetan azaldu duenez, "pozik" dago "Eibarren familiaren parte izateagatik". Horrez gain, bere ibilbide profesionala Eibarren "bukatzea" gustatuko litzaiokeela baieztatu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa