Eibar
Fitxaketak
Agentziak | Erredakzioa
Las Palmasko jokalaria armagina izango da, eta Cristian Rivera Kanaria Handiko taldeak fitxatu du. Jose Antonio Martinez, gainera, Granadara joango da, lagata.
Pedro Bigas, Eibarko jokalari berria.
Pedro Bigas Eibarren arituko da, Las Palmasek utzita, eta talde armaginak erosteko aukera izango du denboraldiaren amaieran. Cristian Rivera, berriz, Kanaria Handiko taldeak fitxatu du.
Eibarrek defentsa sendotu du horrela, Lehen Mailan 111 partida jokatu dituen 28 urteko atzelari batekin.
Arbilla, Ramis, Oliveira eta Galvez dira atzean jokatzeko beste hautagaiak. Oraindik argitzeke dago andaluziarra Mendilibarren taldean geratuko den.
Operazio berean argitu da Rivera Las Palmasera joango dela, Eibarrekin Lehen Mailan 30 partida jokatu ostean. Real Oviedotik iritsi zen Gipuzkoako taldera.
Bestetik, Jose Antonio Martinezek Granadan jokatuko du, lagata.
Bartzelonaren harrobiko 25 urteko jokalaria orain bi aste fitxatu zuen Eibarrek, baina erdiko atzelaria Granadan trebatzea erabaki du taldeak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa