23:25

Eibar

26. jardunaldia

Garaipenen bidera itzuli da Eibar eta hiru puntura dauka Vila-real

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armaginak azkar aurreratu dira markagailuan (16 minutuan) Kike Garciak bukaera ezin hobea eman dion jokaldi polit batean ostean.

  • Kike Garciak taldekideen besarkadak jaso ditu bere golagatik. Argazkia: EFE

    Kike Garciak taldekideen besarkadak jaso ditu bere golagatik. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek ondo sufritutako garaipena erdietsi du asteazken honetan Vila-realen aurka, Ipuruan (1-0), eta zazpigarren postura arte igo da seigarren tokian dagoen gaurko aurkariarengandik hiru puntura bakarrik kokatu delarik. Bisitariei asko kostatu zaie armaginek neurketa guztian erakutsitako presioko lanari, nahiz eta bigarren zatian gehiago hurbildu diren Dmitrovicen atera.

Armaginak lanerako zelairatu dira, eta hiru puntuak lortu dituzte, bigarren zatian erasokorrago jardun duen talde horiaren aurrean. Eibar hobeto aritu da lehen zatian, eta aurretik joan da markagailuan atsedenaldira, Kike Garciak 16. minutuan sartu duen golaren bidez.

Golaren sorkuntzan Fabian Orellana txiletarrak ezinbesteko parte-hartzea izan du. Bere oinetan hasi da jokaldia, eta ezin hobeto ireki dio baloia Pedro Leoni eskuin hegalera, (zeinarekin primeran konpondu den elkarrekin batera jokatu duten lehen neurketan). Ondoren, murtziarrak baloia bote-lasterrean erdiratu du baloia area barrura hondoko lerrotik, eta bigarren zutoinean agertu den Kike Garcia aurrelariak ez du barkatu, nahiz eta errematea posizio behartu samarrean egin duen. Horrenbestez, aurtengo Ligan sartzen duen bosgarren gola gauzatu du (lau etxean eta beste bat kanpoan, San Mamesen egindakoa).

Aldageletatik itzultzean, Javi Calleja kanpotarren entrenatzaileak Manu Trigueros zelairatu du, eta hortik aurrera hobeto jokatu dute Vila-realekoek.

Alabaina, horiek oso gutxitan gainditu ahal izan dute etxekoek ezarritako sarea, eta lortu dutenetan Dmitrovicen hesiarekin egin dute topo, besteak beste, Carlos Baccak eta Roger Martinezek.

Hartara, Eibarrek ez dio garaipenari ihes egiten utzi, bi porroten ostean, eta zazpigarren tokian kokatu da, seigarren dagoen Vila-realengandik (41 puntu) hiru puntura.

Fitxa teknikoa:

Eibar 1: Dmitrovic; Capa (Ruben Peña, 61. min), Arbilla, Ramis, Junca; Dani Garcia, Escalante, Pedro Leon (Inui, 86. min), Charles (Joan Jordan, 66. min), Orellana; Kike Garcia.

Villa-real 0: Asenjo; Mario, Alvaro, Victor Ruiz, Rukavina; Raba, Javi Fuego (Trigueros, 62. min), Rodri, Cherishev (Fornals, 72. min); Roger Martínez, Unal (Bacca, 54. min).

Golak: 1-0, 16. min: Kike Garcia.

Epailea: Melero Lopez. Txartel horiak: Dmitrovic, Arbilla, Junca eta Orellana (Eibar); Alvaro eta Mario (Vila-real).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena