Eibar
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Armaginen entrenatzaileak ez du fitxaketa gehiagorik espero neguko merkatuan; alabaina, 'gutxienez jokalari batek' taldea utziko duela uste du.
Jose Luis Mendilibar, Eibarren entrenatzailea. Argazkia: EiTB
Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak Eibarrek orain arte bezala jarrai dezala eskatu dio urte berriari; izan ere, 2017. urtea "oso ona izan delako Eibarrentzat", eta klubarentzat onena litzateke "gauzak gehiegi ez aldatzea".
Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du Ipuruan, talde armaginak larunbatean Las Palmasen aurka jokatu behar duen partidaren bezperatan.
Entrenatzaile bizkaitarrak baieztatu duenez, bere taldea Gabonetako oporretara joan aurretik zeukan sentsazio berekin itzuli da.
"Taldea oso ondo dago, eta oso ondo entrenatu du egun hauetan; dena den, benetako erronka larunbatean iritsiko da, Las Palmasen aurka, hortxe ikusiko baita entrenamenduetan landutakoa zelaian islatzeko gai garen".
Talde kanariarrak entrenatzailez aldatu berri du, orain Paco Jemez izanik taldea zuzentzeko ardura duena. Mendilibarren aburuz, Jemez "entrenatzaile ona da". "Ezagutzen dugu, eta badakigu zer nahi izaten duen bere jokalariengandik; ordea, ez dakit denbora nahikoa izan ote duen bere jokalariei eskatzen dien exijentzia maila altu hori eskatzeko", gaineratu du.
Neguko merkatuari dagokionez, armaginen entrenatzaileak ez du fitxaketa gehiago espero, irizten diolako bere taldea "ondo orekatuta" dagoela eta ez duela "beste jokalaririk behar", nahiz eta ez dun erabat baztertu "etorkizunera begirako" jokalariren baten helduera.
Aitzitik, "gutxienez jokalari batek" taldea utziko duela uste du.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa