21:39

Eibar

3-1

Eibarrek garaipena lortu du Espanyolen aurka eta jaitsiera postuetatik aldendu da

Erredakzioa

Armaginek 3-1 irabazi dute Ipuruan, eta 3. garaipena jarraian lortu dute. Kike Garciak, Ivan Alejok eta Joan Jordanek sartu dituzte Eibarren golak. Sergi Enrichek sartu du bere atean Espanyolen gola.

  • Eibar-Espanyol. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak Espanyoli sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 3-1 irabazi dio Espanyoli Ipuruan, eta hirugarren garaipena jarraian eskuratu du Ligan. Hiru puntu hauei esker, jaitsiera postuetatik aldendu da Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldea.

Azkar bideratu dute partida armaginek, 8. minutuan aurrea hartu baitute markagailuan. Arbillak maisuki jaurti du falta bat, baloiak langa jo du, aldaratzea Kike Garciari iritsi zaio, eta aurrelariak 1-0ekoa egin du baloia sarera bidalita. Armaginak baloiaren jabe egin dira gola sartu ostean, baina Espanyolek berdintzeko aukera izan du 17. minutuan; Gerard Morenok, ordea, ez du asmatu Dmitrovic atezainaren aurrean. Ordutik aurrera, Eibarrek kontrolpean izan du neurketa, baina kostatu egin zaio abagune argiak sortzea. Etxeko taldea jaun eta jabe izan da, baina 33. minutuan Darderren jaurtiketak langa jo du; Espanyolek ez du gutxigatik partida berdindu. Etxeko taldea, ordea, erabat nagusi izan da, eta nagusitasun horrek saria jaso du Ivan Alejok sartu duen golarekin (2-0). 38. minutuan, Sergi Enrichek baloia berreskuratu du, Alejori eman dio eta honek bikain amaitu du jokaldia.

Bigarren zatian ere, Eibar izan da nagusi. Mendilibarrek zuzentzen duen taldearen nagusitasuna erabatekoa izan da. Bigarren 45. minutuetan, aldiz, ez da abagune askorik egon. Bi taldeek ez dute gol aukera asko sortu. Neurketako 67. minutuan, David Lopezek penaltia egin dio Sergi Enrichi, eta Joan Jordanek 3-0ekoa egin du hamaika metroko puntutik. Hirugarren golak erabakita utzi du partida, baina 79. minutuan Espanyolek aldea murriztu du Sergi Enrichek bere atean sartutako golarekin (3-1). Azken minutuetan, Espanyolek ez du Eibar estutasunetan jarri, eta talde armaginari ez dio garaipenak ihes egin.

Fitxa teknikoa:

3- Eibar: Dmitrovic; Capa, Oliveira, Arbilla, Junca (Cote, 50. min); Dani Garcia (Escalante, 76. min), Jordan, Alejo, Enrich, Inui, Kike Garcia (Sarriegi, 86. min).

1 - Espanyol: Pau Lopez; Victor Sanchez, David Lopez, Mario Hermoso, Aaron; Jurado (Melendo, 62. min), Darder, Javi Fuego (Granero, 54. min),  Piatti; Sergio Garcia (Baptistao, 5. min), Gerard Moreno.

Golak: 1-0 (8. min), Kike Garcia. 2-0 (37. min), Ivan Alejo. 3-0 (69. min), Jordan (penaltiz). 3-1 (79. min), Enrich (bere atean).

Epailea: Undiano Mallenco.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena