22:20

Eibar

1-3

Eibar BBVA Ligako liderra da Granadari irabazi ostean

Erredakzioa

Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak hiru puntuak lortu ditu Los Carmenes zelaian. Adrianek, Escalantek eta Arruabarrenak sartu dituzte armaginen golak. Rochinak sartu du etxekoen gol bakarra.

  • Adrian Gonzalez. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak Adrianek Granadari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 1-3 irabazi dio Granadari Los Carmenes zelaian, eta BBVA Ligako liderra da lehen jardunaldiko partida guztiak jokatu ostean. Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak merezitako garaipena lortu du.

Partida bizi hasi du Granadak, baina Eibar pixkanaka ondo kokatu da berdegunean, eta indarrak parekatzea lortu du. Lehen minutuetan, bi taldeetako batek ere ez du abagune argirik sortu, eta 22. minutuan etorri da norgehiagokako lehen gola. Sergi Enrichek erdiraketa ona egin du hegaletik, eta Adrianek sare barrura bidali du baloia area barruan kontrol ona egin ostean. Gola jaso ondoren, Granadak susperraldi txiki bat izan du, baina talde armaginak ez dio gora egiten utzi, eta Escalantek 0-2koa egin du 35. minutuan. Lunak erdiraketa ona egin du, eta Escalantek, atzetik etorrita, ate barrura bidali du errematea.

Atsedenaldira iritsi orduko, Granadak abagune argiren bat izan du, baina ez dute Eibarren ate aurrean asmatu. Lehen zatiko azken minutuan, Iruretak erantzun bikaina eman dio Rochinaren jaurtiketari. Partida armaginen aldeko 0-2koarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatiak hasiera bizia izan du. Granada erasokor zelairatu da, eta aldeak murriztea lortu du 50. minutuan. Rochinak egin du 1-2koa. Bost minutu geroago, ordea, etxeko taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da, Salva Ruizek txartel gorria ikusi baitu. Granadako jokalariak sarrera gogorra egin dio Dani Garciari, eta epaileak egotzi egin du.

Jokalari bat gutxiagorekin egon arren, Granada erasora jotzen saiatu da. Mendilibarren taldeak, ordea, ez du lekua galdu, eta partida erabakita utzi du 67. minutuan, Arruabarrenak sartutako golari esker. Talde armagineko aurrelariak kornerra errematatu eta Andres Fernandez atezaina gainditzea lortu du (1-3).

Azken minutuetan, Eibarrek ez du emaitza mantentzeko arazorik izan, eta hiru puntuak eraman ditu Granadaren zelaitik.

Fitxa teknikoa:

1 - Granada CF: Andres Fernandez, Foulquier (Miguel Lopes, 46. min), Babin, Mainz, Salva Ruiz; Ruben Perez, Javi Marquez; Rober (Edgar, 73. min), Piti (Success, 46. min), Rochina; eta El Arabi.

3 - Eibar: Irureta; Capa, Ramis, Mauro, Luna; Escalante, Dani García; Adrián (Arruabarrena, 66 min), Keko, Saul Berjón (David Juncá, 75. min); eta Enrich.

Epailea: Iglesias Villanueva (Galizia). Txartel gorria atera dio Salva Ruizi 56. minutuan.

Golak: 0-1, 22. min: Adrián. 0-2, 35. min: Escalante. 1-2, 50. min: Rochina. 1-3, 67. min: Arruabarrena.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena