21:57

Athletic club

Erromako istiluak

Athleticek Erromako istiluen gaineko txostena jaso du; klubeko bi bazkide identifikatu dituzte

EITB MEDIA

Guztira, "agintari eskudunek" egindako txostenean, hamabost lagun daude identifikatuta: Herri Norte Taldeko hamar kide, eta Girondins Bordeleren Ultramarineko bost kide. Athleticek "euren jardunaren ondorio ekonomikoak erreklamatuko dizkie" egileei.

  • Erromako Olinpikoan izan ziren istiluak. Argazkia: EFE.

    Erromako Olinpikoan izan ziren istiluak. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Erromako istiluetan parte hartu zuten lagunak "identifikatu" dituen eta horien aurka "dagozkion neurriak hartzea ahalbidetzen" duen txostena jaso du, asteazkenean, klub zuri-gorriak berak iragarri duenez. "Agintari eskudunek" egindako txosten horretan, klubeko bi bazkide daude identifikatuta, guztira hamabost lagun: Herri Norte Taldeko hamar kide, eta Girondins Bordeleren Ultramarineko bost kide. Athleticek "euren jardunaren ondorio ekonomikoak erreklamatuko dizkie" egileei; horrekin lotuta, asteazkenean ere, UEFAk 30.000 euroko isuna ezarri dio Bilboko klubari, eta, UEFAk jarritako bi urteko epea ez badu gainditzen, Athleticek ezin izango du sarrerarik saldu nazioarteko txapelketaren barnean San Mamesetik kanpo jokatuko duen hurrengo partidarako.

Testuinguru horretan, Athleticek nabarmendu du, urriaren 1ean iragarritako protokoloari jarraituz, identifikatutako bi bazkideri dagokien txostena emango diola Diziplina Batzordeari, horrek dagozkien diziplina espedienteak irekitzeko: "Era berean, gertaeren larritasuna ikusita eta horrelako portaerak izateko arriskua prebenitzeko, Athleticek betoa jarriko die bazkide horiei, mugarik gabe, Athleticen instalazioetatik kanpo egiten diren partidetarako sarrerak erosteari dagokionez".

Txostenean identifikatutako gainerako hamahiru pertsonak ez dira Athleticeko bazkideak: "Helburu berarekin, San Mames estadiora eta Lezamako instalazioetara sartzea galaraziko zaie eta, era berean, Athleticen instalazioetatik kanpo egiten diren partidetarako sarrerak erostea debekatuko zaie". "Horietako edozeinekin lankidetzan aritzen direnek, azken horiek neurriak bete ez ditzaten edo neurri horiek aplikatzea saihets dezaten (adibidez, partida batera sartzeko sarrera bat edo karnet bat lagatzea), gertakari horren aurrean ere erantzungo dute, neurri berberak aplikatuko zaizkie (estadiora sartzea eta sarrerak erostea debekatuta izango dute)", zehaztu du Bizkaiko klubak.

Athleticek "istiluak egin zituztenei euren jardunaren ondorio ekonomikoak erreklamatuko dizkie", nabarmendu du klub zuri-gorriak.

Athleticek indarkeria mota ororen aurrean zero tolerantzia duela berretsi du, eta agintariekin lanean jarraituko du "gure harmailak eta taldea animatzera joaten garen harmailak elkarbizitzaren, errespetuaren eta kiroltasunaren eredu izan daitezen", dio agiri ofizialak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena