10:05

Athletic club

Erregina Kopa

Athletic, Bartzelonaren kontrako itzulikoaren erronkaren aurrean

AGENTZIAK | EITB MEDOIA

Lehoiek 0-3 galdu zuten San Mameseko joanekoan. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da, streamingez, eitb.eus-en, 21:00etatik aurrera.

  • Athletic-Bartzelona joaneko partidaren irudia.

    Athletic-Bartzelona joaneko partidaren irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erregina Kopako finalaurrekoetako Bartzelonaren aurkako itzulikoa jokatzeko erronkari aurre egingo dio du ostegun honetan Athleticek, Johan Cruyff estadioan, 21:00etatik aurrera, joaneko 0 eta 3koari buelta emateko asmoz. Norgehiagoka zuzenean egongo da ikusgai, eitb.eus-en, streamingez.

"Ez zait gustatzen ezinezkoa dela esatea, baina kanporaketa oso zaila daukagu", onartu zuen David Aznar Athleticeko entrenatzaileak, Lezaman asteazkenean emandako prentsaurrekoan. San Mamesen baino lehiakorrago aritzeko ideia ere azaldu zuen.

Emaitzaz harago, "munduko talderik onenaren" aurkako kanporaketa hau etorkizunerako halako talde gazte batentzat ona izango dela uste du Aznarrek; izan ere, "elitean" dagoen Bartzelonaren aurka jokatzeak "ahalik eta ondoen egotea eta lehiatzea" eskatzen du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena