20:50

Athletic club

ERREGE KOPA

Athleticeko 42.271 bazkidek eman dute izena Kopako finalerako zozkatuko dituzten 17.848 sarreretarako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Errege Kopako finala Sevillan jokatuko da, La Cartuja futbol zelaian apirilaren 6an.

  • Atheticeko jokalariak gol bat ospatzen

    Atheticeko jokalariak gol bat ospatzen. Irudia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticeko 42.271 bazkidek, erroldatutako 43.649 bazkideetatik (% 97), izena eman dute datorren apirilaren 6an Sevillan jokatuko den Errege Kopako finalerako, zozkatuko dituzten 17.848 sarreretarako.

Sarrerak banatzeko zozketa datorren ostegunean (martxoaren 14a) egingo da, San Mamesen, 12:00etan. Egun bat lehenago, Athleticek jakinarazi duenez, programa informatiko batek bazkide bakoitzari zozketa zenbaki adina partaidetza esleituko dizkio, denboraldi honetan San Mamesera joan den partiden arabera.

Athleticek banatuko dituen sarreren kopuruari dagokionez, Federazioak klubarentzat gordetako 20.698ko paketetik 17.848 horiek bazkideen artean banatuko dira, eta gainerako 2.850ak kontratu, erakunde, kirol, gizarte eta babesleen konpromisoei erantzuteko erabiliko dira.

"Horien zenbatekoa (klubarentzat gordetakoak) publikoarekin jokatutako azken bi finalena baino txikiagoa da, nahiz eta erakundearen egitura eta harreman komertzialak hazi egin diren", azpimarratu du Athleticek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena